Angus
Angus | |||
---|---|---|---|
Erresuma Batua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | ||
Herrialdea | Eskozia | ||
ISO 3166-2 | GB-ANS | ||
Hiriburua | Forfar | ||
Gobernuburua | Angus Council (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 56°40′N 2°55′W / 56.67°N 2.92°W | ||
Azalera | 2.181,6419 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 115.820 (2020) −220 (2018) | ||
Dentsitatea | 53,09 bizt/km² | ||
angus.gov.uk |
Angus (Eskoziako gaeleraz: Aonghas) Eskozia ekialdean dagoen eskualdea da. 2012ko erroldaren arabera 115.978 biztanle ditu. Forfar da eskualdeko hiriburua baina hiri handiena Arbroath da.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Aberdeenshire, mendebaldean Perth eta Kinross, hegoaldean Dundee eta ekialdean Ozeano Atlantikoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldea eta mendebaldea menditsuak dira eta bost haranek osatzen dute. Nekazaritza eta abeltzaintzan dihardute bertan baina populazioa oso txikia da. Kostaldea ere muino apalez osatua dago eta biztanleriaren gehiengoa han bizi da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neolito Arotik populatua izan den eremua da. K.a. 3.500 urteko aztarnak aurkitu izan dira bertan.
Piktoen Circinn erresumarekin identifikatzen da Angus. Garai artako harri eskultura ugari aurkitu dira. 1320an Eskozia Erresuma independentea bihurtu zen, Angus eskualdean dagoen Arbroatheko abadian egindako parlamentuaren bilera batean. Arbroatheko Aldarrikapena izenaz ezagutzen da.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herri handienak:
- Arbroath / Obair Bhrothaig (23.902 biztanle)
- Forfar / Fharfair (hiriburua, 14.048 biz.)
- Montrose / Monadh Rois (11.955 biz.)
- Carnoustie / Càrn Ùstaidh (10.561 biz.)
- Monifieth / Monadh Feith (8.220 biz.)
- Brechin / Breichinn (7.199 biz.)
- Kirriemuir / Cearan Mhoire (5.910 biz.)
- Udalerri guztiak:
- Aberlemno
- Arbroath
- Auchmithie
- Brechin
- Bridge of Craigisla
- Carmyllie
- Carnoustie
- Edzell
- Farnell
- Forfar
- Friockheim
- Glamis
- Guthrie
- Inverkeilor
- Kirriemuir
- Letham
- Newbigging
- Memus
- Menmuir
- Monifieth
- Monikie
- Montrose
- Murroes
- St Vigeans
- Tealing
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- James Matthew Barrie (Kirriemuir, 1860–1937), idazlea.
- Bon Scott (Forfar, 1946–1980), musikaria, AC/DC taldekide izandakoa.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Angus eskualdeko webgune ofiziala