François Gieure
François Gieure | |||||
---|---|---|---|---|---|
1934ko urtarrilaren 31 - Elizbarrutia: Cius (en)
1906ko otsailaren 21a - 1934ko urtarrilaren 31 ← François-Antoine Jauffret - Henri-Jean Houbaut → Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Castet, 1851ko maiatzaren 2a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Landak, 1937ko apirilaren 23a (85 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
François-Xavier-Marie-Jules Gieure (Castet, Bearno, 1851ko maiatzaren 2a - ib., 1937ko apirilaren 23a) Frantziako artzapezpikua izan zen, Baionako apezpikua izandakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1874an apaiz ordenatu eta gero, 1906ko otsailaren 25an Baionako apezpiku bihurtu zen eta hantxe egon zen 1933ko abenduaren 25ean erretiratu arte. Baionako apezpiku emeritua zenean, artzapezpikua izateko proposatua izan zen 1934an.
Erregezalea zen eta auzitan ibili zen Frantziako administrazioarekin. 1910. urtetik aurrera Action Française talde eskuindarraren jarduera babestu zuen Ipar Euskal Herrian, eta jendaurrean adierazi zuen Ybarnegaray diputatuarenganako sostengua. Euskararen aldeko gutunak luzatu zituen (Jean Baptiste Daranatz euskal idazlea izan zuen idazkari) eta euskararen irakaskuntza bultzatu zuen Ipar Euskal Herriko eskola katolikoetan eta apaizgaitegian.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) catholic-hierarchy.org
Aurrekoa François-Antoine Jauffret |
Baionako apezpikua 1906 – 1933 |
Ondorengoa Henri-Jean Houbaut |