François Faber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
François Faber
François Faber - Paris-Roubaix 1913.jpeg
Bizitza
Jaiotza Aulnay-sur-Iton1887ko urtarrilaren 26a
Herrialdea  Frantzia  (1887 -  1909)
 Luxenburgo  (1909 -
Heriotza Mont-Saint-Éloi eta Carency1915eko maiatzaren 9a (28 urte)
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Alcyon 1909-1911
 
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra

Jean François Faber (Aulnay-sur-Iton, 1887ko urtarrilak 26-Carency, 1915eko maiatzak 9) XX. mende hasierako txirrindulari luxenburgotar bat izan zen, bere lorpenik handiena 1909ko Frantziako Tourra irabaztea izan zelarik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Françoisren aita Luxenburgoko Wiltz hirikoa zen jatorriz. Bere ama Lorrenakoa zen, garai hartan Alemaniar Inperioaren zati zena. Jean François Frantzian jaio zen, baina bere aitaren nazionalitate luxenburgotarra heredatu zuen. Horregatik, luxenburgotar pasaportea bazuen ere, bere bizitza osoa Frantzian bizi izan zen, eta bere burua frantziartzat zuen.

François Faber Ernest Paul frantziar txirrindulariaren anaiordea izan zen. Bere kirol karrerak 1906 eta 1914 artean iraun zuen. Denbora honetan, 27 garaipen lortu zituen eta lau taldetan aritu zen.

Bere frantziar abertzaletasunak bultzatuta Frantziako Atzerritar Legioan sartu zen, eta borrokan hil zen 1915ean, Lehen Mundu Gerran.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908

1909

1910

1911

1913

1914

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1906 1907 1908 1909 1910 1911 1912 1913 1914
Yellow jersey Frantziako Tourra UT 7 2 1 2 UT 14 5 9
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Lucien Petit-Breton
Frantziako Tourraren irabazlea
1909
Ondorengoa
Octave Lapize
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Faber Aldatu lotura Wikidatan