Brussels Cycling Classic
| |||
Izen ofizialak | |||
1893-2012 | Paris-Bruxelles | ||
2013- | Brussels Cycling Classic | ||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1893 | ||
Ekitaldi kopurua | 104 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Eka) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 34 not found | Belgika Frantzia | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 1.2 (2003-2004) 1.HC (2005-2019) 1.Pro (2020-) | ||
Zirkuitua | UCI ProSeries | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Jonas Abrahamsen | ||
Garaipen gehien lortu duena | Robbie McEwen (5 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Brussels Cycling Classic, 2013. urtera arte Paris-Brusela, Frantzia eta Belgika artean urtero irailaren erdialdera ospatzen den txirrindularitza lasterketa erdiklasiko bat da.
1893an sortua izan zen eta lehenbiziko garailea André Henri belgikarra izan zen, hortaz gaur egun oraindik ospatzen den txirrindularitza lasterketa zaharrena da. Jatorriz Paris eta Brusela hiriburuan artean lasterka egiten zen, hortik iraganean Bi Hiriburuen Lasterketa izendapena jaso izana. Ondoren, Frantziako Pikardia eskualdeko Soissons udalerrian hasi (Paristik 85 km ipar-ekialdera) eta Bruselan amaitzen zen. Beste hainbat ekitaldietan Frantziako Noyon edota Senlis udalerrietan hasi eta Belgikako Anderlecht hiriko Constant Vanden Stock estadioan amaitu zen.
2005ean, finantza-arazoak ekiditzeko eta probaren etorkizuna ziurtatzeko, Eddy Merckx Sari Nagusiarekin bat egin zen.
2013. urtetik aurrera Bruselan hasi eta amaitzen da. Garaipen gehien dituen txirrindularia Robbie McEwen australiarra da, lasterketa bost bider irabazi baitu.
1949ko ekitaldian Jesús-Jacques Moujica urretxuar txirrindulariak hirugarren egin zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgunea (Nederlanderaz) (Frantsesez) (Ingelesez)