François de Malherbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
François de Malherbe
Robert Lefevre 19.jpg
Bizitza
Jaiotza Caen, 1555
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1628ko urriaren 16a (72/73 urte)
Familia
Seme-alabak
Leinua Q3065892 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
frantses ertaina
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak Consolation à M. du Perrier sur la mort de sa fille Itzuli
Mugimendua Klasizismoa

François de Malherbe (Caen, 1555 - Paris, 1628ko urriaren 16a) frantses olerkaria izan zen. Angulemako Henrikeren idazkari izan zen Aachenen, hamar urtez. Angulemako Henrike hil ondoren Normandiara joan zen bizitzera. 1605ean, Vauquelin de La Fresnayek gortean aurkeztu zuen. Ondoren, Bellegardeko dukearen ezkutari eta Henrike IV.aren ganberako kide izan zen. Luis XIII.a erregeak ere bere babespean izan zuen. Bizitzako azken urteak atsekabean murgildurik iragan zituen, bere seme Marc-Antoine hil ondoren. Idatzi zituen lehen olerkiak italiar poeten eragina zuten. Malherberen lanen ezaugarri nagusia formalismoa da, oso-osorik betetzen baititu bere garaiko poesiagintzaren arau guztiak. Gortearen ospakizunak eta erregeren balentriak kantatzen ditu batez ere. Hauek ditu lan azpimarragarrienak: Prière pour le Roi allant en Limousin (1605, Otoitza Limousinera doan erregeren alde), Henrike IV.aren garaikoa; Ode pour le roi allant châtier la rébellion des rochellois (1628, Oda rotxelatarren matxinada zigortzera doan erregeren alde), Luis XIII.aren garaikoa. Ospe handikoak dira, bestalde, Malherbek idatzi zituen gutunak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François de Malherbe Aldatu lotura Wikidatan