Francis Bacon (margolaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau dublindar margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bacon».
Francis Bacon (margolaria)
Bacon by Gray 257.jpg
Bizitza
Jaiotza Dublin1909ko urriaren 28a
Herrialdea Dublin
Heriotza Madril1992ko apirilaren 28a (82 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Lantokia(k) BerlinParis eta Londres
Lan nabarmenak Triptych, 1976
Three Studies for Figures at the Base of a Crucifixion
Kidetza Artists Rights Society
Mugimendua Modernitatea
IMDb nm1066980
www.francis-bacon.com/

Francis Bacon (Dublin, Irlanda, 1909ko urriaren 28a - Madril, Espainia, 1992ko apirilaren 28a) margolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dublinen jaio zen, britainiar gurasoengandik. Parisen eta Berlinen ibili zen gaztaroan, eta 1929an Londresa itzuli zen, olio-pinturari bere kasa ekinez. 1944an suntsitu egin zituen bere obra gehienak, arrakastarik ez zuela lortzen ikusirik. Urte horretan ekin zion berriro margolari-lanari, oso bestelako oinarriekin, eta Gurutzaketa baten ondoko hiru irudiren azterketa triptikoa izan zen aro berriaren lehenbiziko obra. 1948an MoMAk Baconen obra bat erosi zuen, eta hurrengo urtean hainbat erakusketa egiten hasi zen. Haren obraren zati handi bat adiskideen erretratuak eta bere buruarenak dira: George Dyerren erretratua ispilu batean (1968), adibidez. Ezaguna da Behikiz inguratutako burua (1954) koadroa ere. Amorrua eta izua dira Baconen lanetan maiz ageri diren sentimendu nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Bacon (margolaria) Aldatu lotura Wikidatan