Francisco Letamendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Letamendia
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoak 17 - 1982ko abuztuak 31
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailak 6 - 1978ko azaroak 8 - Patxi Iturriotz
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Donostia1944ko otsailaren 5a (74 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, unibertsitateko irakaslea, politologoa eta idazlea
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Paris 8 University
Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Iraultzarako Alderdia
Herri Batasuna

Francisco Letamendia Belzuntze (izengoitia: Ortzi; Donostia, 1944ko otsailaren 5a) gipuzkoar politikaria eta irakaslea da. Zuzenbideko ikasketak Bartzelonan egin ondoren euskal preso politikoen legegizon hasi zen, Burgosko Auziaren ondoren batez ere. 1971n El proceso de Euskadi en Burgos lana plazaratu zuen, Miguel Castells legegizonarekin batera. Urtebete geroago Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen, eta handik Parisa jo zuen. 1975ean Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA obra plazaratu ondoren Hego Euskal Herrira itzuli zen, eta Los vascos, ayer, hoy y mañana obra eman zuen argitara. 1977an Gorteetako diputatu hautatu zuten EE alderdiaren eskutik. EIA utzi eta HBren eskutik hautatu zuten diputatu hurrengo urtean Bizkaitik. 1982an bigarrenez erbesteratu zen Parisa, auzipetuko zutelako mehatxuengatik (1981eko Gernikako gertakariak). Hiru urtez Vincennes-St. Deniseko Unibertsitatean Euskal Historia irakatsi ondoren 1985ean Euskal Herrira itzuli zen. Politikagintzatik aldenduta dago gaur egun, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.

Letamendiarenak dira, halaber, El No vasco a la reforma (1978, bi liburuki), El chivo expiatorio (1981) eta Euskadi: la paz es posible obrak. Politikagintza alde batera utzirik, irakaskuntzan eta ikerkuntzan dihardu azken urteotan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, eta 1990eko hamarkadan bi lan mardul argitaratu ditu: Euskadi, pueblo y nación lan osoa 1990ean, eta ETAren eta nazionalismoaren historiari buruzko lana, hiru ataletan banatua, 1994. urtean: Historia del nacionalismo vasco y ETA: ETA en el franquismo (1951-1976), Historia del nacionalismo vasco y de ETA en la transición (1976-1982) eta Historia del nacionalismo vasco y de ETA y gobierno del PSOE (1982-1992). Horiez gain Nazionalismoa eta beste ideologia garaikideak (1992), Juego de espejos: conflictos nacionales centro-periferia (1997) eta Nacionalidades y regiones en la Unión Europea (1999) lanak argitaratu ditu, besteak beste.

Euskal Herriko gaiez gain, nazioarteko gaiak ere jorratu ditu, adibiderako, gaur egun argitaratzeko bidean den Indigenismo en Suramérica. Los aymaras del altiplano (2011; koordinatzailea).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El proceso de Euskadi en Burgos. Varios autores. Ruedo Ibérico (1971).
  • Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA. Ruedo Ibérico (1975).
  • Los vascos: ayer, hoy y mañana. Mugalde (1976).
  • Denuncia en el parlamento. Txertoa (1978).
  • Los vascos: síntesis de su historia. Lur (1978).
  • El no vasco a la reforma. Txertoa (1979).
  • Breve historia de Euskadi: de la prehistoria a nuestros días. Ruedo Ibérico (1980).
  • El chivo expiatorio. Elkar (1980).
  • Euskadi, pueblo y nación. Kriselu (1990).
  • Derechos humanos y revolución francesa. M. A. García Herrerarekin. Euskal Herriko Unibertsitatea (1991).
  • Nazionalismoa eta beste ideologia garaikide. Gaiak (1992).
  • Cooperación Transfronteriza Euskadi-Aquitania. Aspectos políticos, económicos y de Relaciones Internacionales. Antón Borja eta José Luis de Castrorekin. Euskal Herriko Unibertsitatea (1994).
  • Historia del nacionalismo vasco y de ETA: Introducción a la historia del País Vasco. ETA en el franquismo. (1951-1976). R&B Ediciones (1994).
  • Historia del nacionalismo vasco y de ETA: ETA en la transición (1976-1982). R&B Ediciones (1994).
  • Historia del nacionalismo vasco y de ETA: ETA y el gobierno del PSOE (1982-1992). R&B Ediciones (1994).
  • Juego de espejos: conflictos nacionales centro-periferia. Trotta (1997).
  • Nacionalismo no mundo. Laiovento (1997).
  • La construcción del espacio vasco-aquitano: un estudio multidisciplinar. Antón Borja eta Kepa Soduperekin. Euskal Herriko Unibertsitatea (1998).
  • Nacionalidades y regiones en la Unión Europea. Fundamentos (1999).
  • Propuestas para un nuevo escenario, democracia, cultura y cohesión social. Mikel Gómez Uranga, Iñaki Lasagabaster eta Ramón Zallorekin. Manu Robles Arangiz Institutua (1999).
  • Game of mirrors: centre-periphery national conflicts. Ashgate (2000).
  • Cocinas del mundo: la política en la mesa. Christian Coulonekin. Fundamentos (2000).
  • Ciencia política alternativa: su aplicación al País Vasco e Irlanda del Norte. Fundamentos (2002).
  • Redes políticas en la CAPV y en Iparralde. Erein (2002).
  • ELA 1976-2003: sindicalismo de contrapoder. Fundación Manu Robles-Aranguiz (2004).
  • Redes transfronterizas intervascas. Igor Ahedo eta Noemí Etxebarriarekin. Euskal Herriko Unibertsitatea (2004).
  • Euskal Herriko sukaldaritza. J. Angel Iturberekin. Ibaizabal Edelvives (2004).
  • Acción colectiva Hegoalde-Iparralde. Fundamentos (2006).
  • Democracia, Ciudadanía y Territorialidad. Igor Ahedo eta Maite Zelaiarekin. IVAP (2008).
  • Estructura política del mundo del trabajo: fordismo y posfordismo. Tecnos (2009).
  • Pueblos y fronteras en el altiplano andino. Koordinatzailea. Fundamentos (2011).
  • Indigenismo en Suramérica. Los aymaras del altiplano. Koordinatzailea. Fundamentos (2011).
  • La mujer en la cueva. Txertoa (2012). Eleberria.
  • El hilo invisible: identidades políticas e ideologías. Euskal Herriko Unibertsitatea (2013).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]