Francisco Tomás y Valiente
Francisco Tomás y Valiente | |||
---|---|---|---|
1989 - 1992 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Tomás y Valiente | ||
Jaiotza | Valentzia, 1932ko abenduaren 8a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Madril, 1996ko otsailaren 14a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mingorrubioko hilerria | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | katedraduna | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Víctor Fairén Guillén (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, katedraduna, legelaria, senior lecturer (en) , historialaria eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa Salamancako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea La Lagunako Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia Espainiako Konstituzio Auzitegia Arbitration Commission of the Peace Conference on Yugoslavia (en) |
Francisco Tomás y Valiente (Valentzia, Espainia, 1932ko abenduaren 8a - Madril, Espainia, 1996ko otsailaren 14a) legelaria izan zen. Ikasketak amaitu ondoren, Valentzia eta Madrileko Zuzenbide fakultateetako irakasle laguntzaile izan zen, 1956tik 1963ra. 1964an Zuzenbide Historiako Katedra lortu zuen, La Lagunako Unibertsitatean, Tenerifen. Hurrengo urtean Salamancara aldatu zen, eta hamasei urtez aritu zen han. Jarduera politiko biziko urteak izan zituen, eta katedra galtzeko zorian izan zen, unibertsitatearen autonomiaren aldeko idazki bat izenpetzeagatik. 1979an Madrila aldatu zen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun gisa. Espainiako Konstituzio Auzitegia sortu zeneko lehen kideetako bat izan zen, eta lehendakari 1986ko martxoaz geroztik. 1989an Konstituzio Auzitegiko osoko bilkurak, aho batez, lehendakari hautatu zuen berriro, eta 1992an Miguel Rodríguez Piñeirok hartu zuen haren lekua.
Berrogeitik gora lan idatzi zituen aldizkari eta talde-liburuetan. Lanik aipagarrienak: El derecho penal en la monarquía absoluta (1969, Monarkia absolutuaren zuzenbide penala); El marco político de la desamortización en España (1983, Desmortiazioaren marko politikoa Espainian); Manual de Historia del Derecho español (1986, Espainiako Zuzenbidearen Historia Eskuliburua).
1996an hil zuen ETAko kide batek, Jon Bienzobas, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide fakultatean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.