Frantziska Astibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frantziska Astibia
Frantziska Astibia 1.png
Bizitza
Jaiotza Errenteria1900eko apirilaren 8a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Errenteria1964ko abuztuaren 15a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak militante politikoa eta poeta
Kidetza Emakume Abertzale Batza

Frantziska Astibia Etxegoien (Errenteria, Gipuzkoa, 1900eko apirilaren 8a - ibid., 1964ko abuztuaren 15a) euskal militantea, idazlea eta itzultzailea izan zen, Onintze eta Astitxe ezizenak hartuta. 1920tik aurrera, Euzko Deya, Euzkeria, Jaungoyco-zale, Euzkadi eta Eguna kazetetan argitaratu zituen bere idazkiak, hala prosa nola olerkiak.[1]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziska Astibia Errenterian jaio zen 1900. urtean. Jose Fructuoso Astibia Sarbide errenteriarra zuen aita, eta ama Sebastiana Etxegoien Aldako oiartzuarra, errotariak. Bera 14 haurretatik 13.a izan zen.[1] Lekarozen bizi izandako Erramun anaiak herrira itzuli eta eragin handia izan zuen Frantziskaren baitan, hala bere heriotzak nola utzitako idazlanek.[1]

Oso gaztetatik, arropa denda bat izan zuen Errenterian, baina 1919an Bilbora joan zen, dirudienez politikarako joerak bultzatuta; izan ere, Euzko Gaztediko idazkari egin zen bertan, eta hitzaldiak ematen hasi zen, halaber. Emakume Abertzale Batzako giroan bete-betean murgildu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]