Eguna (egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eguna
Mota Egunkaria
Lehen zenbakia 1937ko urtarrila
Azken zenbakia 1937ko ekaina
Banatze lurraldea  Euskal Herria
Argitaratze hiria Bilbo
Ideologia politikoa EAJ
Hizkuntza euskara
Maiztasuna egunkaria
Ale kopurua 139
Kolorea zuri-beltzean
Argitaletxea JEL
www.hemeroketa.com/argi.htm

Eguna euskarazko lehenengo egunkaria izan zen Hego Euskal Herrian argitaratutakoa, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, 1937ko urtarriletik ekainera arte. Izan ere, Gerra Zibilak moztu egin zuen hedabide honen ibilbidea. Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen sustatzaile nagusia, eta mezu ugari politikoak ziren eta gerrateari buruzkoak.

Estiloaren aldetik, kazeta euskara garbia delakoaren adibide ona izan zen, hizkuntza batua sortu baino lehenagoko garaiak zirelarik eta bizkaiera euskalki nagusia baina ez bakarra zelarik.

Bilbon argitaratu zuten, Posta kalean. Egunkaria egunero ateratzeko ardura lau kazetarik hartu zuten: Augustin Zubikarai ondarroarrak, Eusebio Erkiaga lekeitiarrak, Jose Mari Arizmendiarrieta markinarrak eta Alejandro Mendizabal mutrikuarrak. Zaharrena Erkiaga zen, 24 urtekoa. Bertze kazetari eta kolaboratzaile anitzen lanekin bete zuten egunkaria, egunero. Emakumeek ere idatzi zuten Eguna-n; Julia Gabilondo Maite-k, Julene Azpeitia Arritokieta-k eta Errose Bustintza-k, errate baterako.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garairik zailenean sortua Berria egunkaria (2016-12-30, Mikel Rodriguez)