Francisco Grandmontagne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Grandmontagne» orritik birbideratua)
Francisco Grandmontagne

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Grandmontagne y Otaegui
JaiotzaBarbadillo de Herreros1866ko irailaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaDonostia1936ko ekainaren 1a (69 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Izengoitia(k)Luis de Jaizquibel

Francisco Grandmontagne Otaegi (Izengoitia: Luis de Jaizquibel ; Barbadillo de Herreros, Burgos, 1866ko irailaren 30a - Donostia, 1936ko ekainaren 1a) gipuzkoar kazetaria eta idazlea izan zen, Burgosen jaioa.

Hondarribian bizi izan zen umetan eta Argentinara joan zen gazterik. La Baskonia izeneko egunkaria sortu zuen Buenos Airesko hirian 1893an. Argentinako eta Buenos Airesko giroa azaltzen zuten arrakasta handiko nobelak idatzi zituen (Teodoro Foronda; Vivos, tilindos y locos, La Maldonado), eta horien artean Los Inmigrantes Prósperos (1899, Aberasturiko etorkinak) euskaldun emigranteek Argentinako Pampan bizi zituzten pasadizoak kontagai dituen obra. 1902. urtean itzuli zen Grandmontagne Euskal Herrira eta kazetaritza lanetan murgildu. Eskuindarra zen eta Primo de Riveraren diktaduraren aldeko agertu zen 1923. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]