Klaudio Otaegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Klaudio Otaegi
Bizitza
Jaiotza Zegama1836ko urriaren 30a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Hondarribia1890eko urtarrilaren 10a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea

Klaudio Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1836ko urriaren 30a - Hondarribia, Gipuzkoa, 1890ko urtarrilaren 10a) euskal idazlea. Maisu ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Hondarribian aritu zen eskola maisu 1858. urtetik aurrera. Bonaparte printzearen laguntzaile izan zen, eta Euskal Herriko bidaietan lagundu zion, 1866an batez ere. Haren aginduz itzuli zituen Gipuzkoako azpieuskalki ugaritara Kristau Dotriñea eta Bibliako zati asko: San Joanen ebanjelioa, San Markosena, Ruten eta Jonasen liburuak, etab. Olerki ugari idatzi zuen Euskal-Erria aldizkarian batez ere, eta gazteleratik, frantsesetik eta ingelesetik itzuli zuen euskarara beste asko: “De su pluma salieron innumerables poesías, entre originales y traducciones, poco inspiradas por lo común, que van de fray Luis de León a Arolas” (Mitxelena 1960, 130. or.).

L.L. Bonaparte printzea Otaegiren emaztearen ahizpa batekin ezkondu zen hiltzear zela. Gutun asko gordetzen dira bien artekoak.

1990ean Otaegiren Olerki guztien bilduma argitaratu zuen Patri Urkizuk Xabier Azurmendirekin lankidetzan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]