Edukira joan

Frantzisko Ignazio Lardizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Inazio Lardizabal» orritik birbideratua)
Frantzisko Ignazio Lardizabal
Bizitza
JaiotzaZaldibia1806ko uztailaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZaldibia1855eko abuztuaren 20a (49 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiz katolikoa eta hizkuntzalaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 733
Testamendu Zar eta Berrico Condaira lanaren azala, 1908ko argitalpenean.

Frantzisko Ignazio Lardizabal Urretabizkaia[1] (Zaldibia, Gipuzkoa, 1806ko uztailaren 5a1855eko abuztuaren 20a) euskal idazlea eta Erromatar Eliza Katolikoko apaiza izan zen, Zaldibiako erretorea.

Zaldibiako Albisu etxean jaioa, Lazkaon, Burgosen eta Madrilen egin zituen apaiz-ikasketak. Ikasketak bukatu eta jaioterriko erretore izan zen, harik eta, Gipuzkoa osora hedatu zen izurri beltzak jota, hil zen arte. Testamentu Zarreco eta Berrico condaira lana eman zuen argitara hil zen urte berean, 1855ean. Itun Zahar eta Berriko kontakizunen bilduma egin zuen obra horretan. Villasanteren ustez hiztegi hautatu, zehatz eta landua darabil Lardizabalek: “El control racional nunca le permite dar rienda suelta a la pasión ni a la fantasía. Su libro, como lo exige el tema, es narrativo, expositivo, y aunque pueda resultar un tanto frío, está escrito con positiva belleza, y el autor se revela en él como profundo conocedor del vascuence” (Villasante, 1979). Oso irakurria izan zen, Mitxelenak dioenez: “Es probablemente la obra que ha sido más leída en Guipúzcoa en los últimos cien años, y no sin razón: aunque algo monótono, Lardizábal es un buen hablista y un buen narrador” (Mitxelena 1960).

Hil eta handik urtebetera Gipuzkoako Foru Aldundiak Lardizabalek idatziriko Gramática Vascongada argitara eman zuen. Gipuzkeraren gramatika bat da oinarrian, baina badu gehigarri bat eta xehetasun franko bizkaierari eta goi-nafarrerari buruz ere. Lardizabalenak omen dira, halaber, Historia de San Miguel Excelsis de Aralar eta Maria Santisimaren amodio ederraren novena idazlanak, gaur egun galdutzat jotzen direnak.

  • Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira (1855)[2][3]
  • Gramática Vascongada (1856)[4]
  • Historia de San Miguel Excelsis de Aralar
  • Maria Santisimaren amodio ederraren novena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Urgell, Blanca (arg.). (1995). Testamentu Zarreko Kondaira (I eta II). Euskal Editoreen Elkartea ISBN 84-88947-18-6 // 84-88947-17-8..
  3. Urgell, Blanca (arg.). (1999). Testamentu Berriko Kondaira. Euskal Editoreen Elkartea ISBN 84-89816-87-5..
  4. {{es | eu}} Rodriguez Ranz, Jose Antonio (zuz.). (2006). Gramática Vascongada. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 84-7907-534-1..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]