Fumaria capreolata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fumaria capreolata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaPapaveraceae
GeneroaFumaria
Espeziea Fumaria capreolata

Fumaria capreolata, Esuakl Herriko hainbat tokitan uso bedarra esaten zaiona[1], Papaveraceae familiako landare mota bat da, Europa hegoaldean jatorria duena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoin igokaria du, errestan ere joan daiteke, eta 100 cm-tako altuera hartzera iristen da. Lobulu anitzeko hostoak ditu, atal lantzeolatuak dituztenak eta txandakakoak.

Otsailetik abuztura lore multzoak ateratzen ditu, 20 lore inguruko multzoak (14-25). Loreak txikiak dira, 10-14 mm artekoak, zuriak eta muturrean gorrindol koloreko orban bizia dutenak[2]. Polinizatu ondoren orbana arroxa bihurtzen da, apaldu egiten da dagoeneko polinizaturik dagoela adierazteko[3]. Bi sepalo ere baditu lore bakoitzak, zuri-gardenak eta petalo itxurakoak. Loreen petaloak fusionaturik daude, hodi bat sortuz eta muturrean bereizi egiten dira.

Fruitua akenio txiki leun bat da eta braktea batzuek babesten dute.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz hazten da gizakiaren presentzia nabarmena den tokietan, harrizko hesietan, landare hesietan, kultiboetan edota mugitu diren lurretan. Itsasoaren mailatik 1.000 metrotako altueraraino aurkitzen da[2].

Hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Europa hegoaldekoa bada ere erraz naturalizatzeko duen gaitasun horregatik gaur egun mundu zabalean aurkitzen da. Europaz gain Asia mendebaldean, Afrika iparraldean, Hego Amerikan, Australian eta Zeelanda Berrian aurkitzen da gaur egun[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «uso - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Fumaria capreolata L.» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  3. «PlantNET - FloraOnline» plantnet.rbgsyd.nsw.gov.au (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  4. (Ingelesez) «Fumaria capreolata L.» www.gbif.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]