Edukira joan

Félix Ayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félix Ayo

Bizitza
JaiotzaSestao1933ko uztailaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMentana2023ko irailaren 24a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaSestaoko Musika Kontserbatorioa
Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Bilboko Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, jury (en) Itzuli eta musikaria
Lantokia(k)Espainia
Enplegatzailea(k)Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
KidetzaI Musici (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina
DiskoetxeaPhilips
Epic Records
Philips Classics Records (en) Itzuli

Musicbrainz: a26d8d54-5682-446e-8a52-651166574573 Discogs: 834397 Allmusic: mn0000060593 Edit the value on Wikidata

Félix Ayo (Sestao, 1933ko uztailaren 1a - Erroma, 2023ko irailaren 24a) bizkaitar biolin-jotzaile ezaguna izan zen. Nazioarteko artista izan zen.[1][2]

Bilboko kontserbatorioan hasi zen musikari bezala prestatzen eta hamalau urterekin titulazioa lortu zuen, Biolin eta Ganbera Musikako Karrera Amaierako Lehen Sari Berezia jasota. Hamasei urte zituela, Ibañez de Betolaza lehiaketa irabazi zuen Bilbon, ikasketak hobetzeko beka batekin batera. Horri esker, Parisen, Sienan eta Erroman ikasi zuen. Bere ibilbidean, biolin-bakarlaria, zuzendaria eta Erromako Santa Cecilia Akademiako hobekuntza-ikastaroetako irakaslea izan zen; halaber, Kanadan, Australian, Danimarkan, Ameriketako Estatu Batuetan, Estatu espainolean, Italian, Alemanian eta Japonian eskolak eman zituen eta munduko biolin-lehiaketa garrantzitsuenetako batzuen epaimahaikide izan zen.[3]

1952an, I Musici taldean sartu zen eta horretako lehen biolin bakarlaria izan zen hamasei urtez. 1970ean, Quartetto Beethoven di Roma sortu zuen. Accademia Nazionale di Santa Cecilian irakaslea, Preis der Schallplattenkrítik (hirutan) eta Grand Prix du Disque sariak lortu zituen.

1981ean Emma Jiménez piano-jotzaile sestaoarrarekin bikote bat osatu zuen.

Diskografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Tomaso Albinoni: Concerts del op. 9 (1.4.6.7.10 i 12) - I Musici
  • Antonio Vivaldi: Concertos La Cetra op. 9 i Il cimento dell’armonia i dell’invenzione, op. 8 - I Musici

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]