Gabiria etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gabiria etxea
Pasajes de San Juan - Casa de Victor Hugo.JPG
Gabiria etxearen irudia.
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 33″ N, 1° 55′ 11″ W / 43.325775°N,1.91975278°W / 43.325775; -1.91975278Koordenatuak: 43° 19′ 33″ N, 1° 55′ 11″ W / 43.325775°N,1.91975278°W / 43.325775; -1.91975278
Arkitektura

Gabiria etxea edota Victor Hugoren museo-etxea Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai Donibane barrutian dagoen eraikin bat da. Pasai Donibaneko Alde Zaharran dago, Pasaiako badiaren ertzean, bere azpikaldean Donibane kalea igarotzen den tunel edo pasabide estalia du.

XVII. mendean eraikitako arrantzale estilo herrikoia duen etxea da, 1843. urtean Victor Hugo frantziar idazleak bertan ostatu hartu eta denboraldi batez bizi izan zen.

Gaur egun museo bat da. Eraikina hiru solairuz osatua dago: lehenbizikoan Pasaiako Turismo Bulegoa dago, bigarrenean Victor Hugo, Oroimenerako Bidaia izeneko behin-behineko erakusketa, eta hirugarrenean denboraldi baterako erakusketak.

Behin-behinko erakusketak, 1902an Victor Hugoren etxe gisa inauguratu zenetik gaur egun arteko urtetan zehar berreskuratu eta jasotako objektuak ikusgai daude.

Gainera, hiru solairuetako edozein balkoietatik bere garaian Victor Hugo inspiratu zuten badiarako ikuspegi ederrez goza daiteke.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]