Gabriel Ferraté Pascual
Gabriel Ferraté Pascual (Reus, Baix Camp, 1932ko martxoaren 3a – Bartzelona, 2024ko otsailaren 11) ingeniari industrial eta nekazaritzako peritu katalana izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko automatikako katedraduna izan zen 1968tik, eta 1969tik 1972ra bitartean zuzendari. Kataluniako Unibertsitate Oliteknikoko errektorea 1972tik 1976ra, errektore kargua utzi zuen Unibertsitate eta Ikerketako zuzendari nagusi izendatu zutenean, eta, gero, politika zientifikoko zuzendari nagusi ere bai. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko errektore hautatu zuten berriz 1978tik 1994ra. 1995ean Universitat Oberta de Catalunyaren (UOCen) sortzailea izan zen eta errektore hautatu zuten, 2005era arte bete zuen kargua.[3] UOCen sorrera izan zen, Ferratérentzat, bera harroen sentitzeko proiektuetako bat:[4]
« | Volíem trencar les barreres de l'espai i del temps amb les noves tecnologies. Espazioaren eta denboraren mugak apurtu nahi ditugu teknologia berriekin. |
» |
Gabriel Ferraté Pascual[5] |
Enciclopèdia Catalanaren Fundazioko patronatuko kide izan zen 2010eko martxoaren 15era arte.[6] Profesionalki, automatikaren eta informatikaren arloan espezializatu zen. Trafikoa erregulatzeko sistema informatikoak garatu zituen.
International Federation of Automatic Control (IFAC) erakundeko kidea izan zen, Bartzelonako Zibernetika Institutuko zuzendaria, eta 1980-1989 bitartean Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoaren Sail arteko Batzordeko (CIRIT) lehendakariordea izan zen. Cerdà Institutuko, Caixa Tarragona Fundazioko lehendakaria ere izan zen, baita kidea erakunde hauetan ere: Institut d'Estudis Catalans (Kataluniako Ikasketen Institutuko), Kataluniako eta Balear Uharteetako Medikuntza Zientzien Akademia, Bartzelonako Zientzia eta Arteen Errege Akademia eta Reuseko Irakurketa Zentroa.
1996an Unibertsitate Politeknikoko Liburutegian utzi zuen Kataluniako poesiaz zuen bere bilduma pertsonalaren zati handi bat.[7] UPCk badauka Gabiel Ferraté izena duen unibertsitateko liburutegia du.
UOC unibertsitatearen sortzaile eta errektorea (1995-2005)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko lehen online unibertsitatea sortu zuen ameslaria izan zen Gabriel Ferraté.[8][9]
Berak bataiatu zuen erakunde berria —Universitat Oberta de Catalunya— Open Unibertsity-ren eraginez, urrutiko unibertsitate britainiar ospetsuaren eraginez. "Distantzia hitzak konnotazio negatiboa du. Distantziak bereizten du. Inoiz ez zitzaigun bururatu urrutiko unibertsitatea esango genukeenik. Unibertsitate irekia deitzen diogu. Gure hasierako lema distantziarik gabeko unibertsitatea zen", gogoratzen zuen.
"Benetan, nire bizitzako aldirik sortzaileena izan zen", aitortzen zuen. berak. UOC asmatzea ez ezik, 1995ean martxan jarri zutenean lehen errektorea ere izan zen. Ikastaro pilotuan 200 pertsona matrikulatu ziren eskaintzen ziren bi titulazio bakarretan (Enpresa Zientziak eta Psikopedagogiako bigarren zikloa). Hamar urte geroago, 2005ean, 38.300 ziren ikasleak. 2023an, UOCek 87.500 ikasle zituen, eta, besteak beste, 26 graduren eta 53 unibertsitate-masterren artean aukera zezaketen. UOCen 25. urtebetetzea ospatzeko sortu zen webguneak denboraldi horretan lortutako gertaera nagusiak aipatu zituen.[10]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Honoris causa doktore izendatu zuten Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak eta Lleidako Unibertsitateak.[8]
- 1996an Creu de Sant Jordi saria jaso zuen,
- 2017an UOC unibertsitatearen Ohorezko Domina jaso zuen, unibertsitate horren sari gorenena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «Gabriel Ferraté i Pascual» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0026686.xml.
- ↑ (Katalanez) Cap 1. VIDA de Gabriel Ferraté, fundador i primer rector de la UOC. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ S’ha mort Gabriel Ferraté, rector fundador de la UOC. VilaWeb 2024-02-11.
- ↑ (Katalanez) Cap 2. REPTES de Gabriel Ferraté, fundador i primer rector de la UOC. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ Txantiloi:Ref-web
- ↑ Resum d'activitats 2010. Fundació Enciclopèdia Catalana.
- ↑ Poesia Catalana | BRGF | Bibliotècnica. .
- ↑ a b (Katalanez) «Mor Gabriel Ferraté, rector fundador de la UOC» www.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Katalanez) Cap 3. VISIÓ de Gabriel Ferraté, fundador i primer rector de la UOC. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Ingelesez) «UOC celebrates 25 years - Anniversary of the Universitat Oberta de Catalunya» 25.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabriel Ferratéren bizitza, erronkak, ikuspegia. 2017-05-18, YouTube uoc-en
- Elkarrizketa Òmnium Cultural Escuela Catalana Archivadoren hezkuntza-aldizkarian (2016/03/05) argitaratu zen .
- Gabriel Ferraté Arxivat UOCeko errektoreari elkarrizketa . Teknokulturari argitaratua