Gabriel Pierné
Gabriel Pierné | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henry Constant Gabriel Pierné |
Jaiotza | Metz, 1863ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Ploujean (en) , 1937ko uztailaren 17a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Pierné (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Albert Lavignac (en) César Franck Antoine François Marmontel Émile Durand (en) Jules Massenet Ernest Guiraud (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, organista, koreografoa eta musika-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa organoa |
Henri Constant Gabriel Pierné (Metz, 1863ko abuztuaren 16a - Ploujean, 1937ko uztailaren 17a) frantses musikagilea, orkestra-zuzendaria eta organo-jotzailea izan zen. César Franckekin eta Massenetekin egin zituen ikasketak Parisko Kontserbatorioan. 1882. urtean Erromako Sari Nagusia irabazi zuen Edith kantatarekin, eta 1890. urtean Francken organo-jotzaile postua hartu zuen Sainte Clotilden. 1903. urtetik aurrera Colonne kontzertuetako zuzendari-laguntzailea izan zen, eta 1910-1934 urteetan, haien orkestra-zuzendari nagusia. Lan aipagarriak ditu: La fille de Tabarin opera (1901); Cydalise et le chévrepied balleta (1919); La croisade des enfants oratorioa (1902); orkestrarako lanak, pianorako kontzertu bat (1887), ganberako musika, organorako musika eta abestiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Pierné |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.