Galleria dell'Accademia (Florentzia)
Galleria dell'Accademia (Florentzia) | |
---|---|
Galleria dell'Accademia Galleria dell'Accademia di Firenze | |
Galleria dell'Accademia e Musei del Bargello | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Florentzia |
Koordenatuak | 43°46′37″N 11°15′32″E / 43.7769°N 11.2589°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1784 |
Inaugurazioa | 1784 |
Arkitektura | |
Azalera | 2.400 m² |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 1.719.645 |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Ricasoli 58-60 eta Via Ricasoli 58, 50122 Firenze |
E-posta | mailto:ga-afi@beniculturali.it |
Telefonoa | tel:+39-055-238-8609 eta tel:+39 055 0987100 |
Webgune ofiziala | |
Galleria dell'Accademia, Florentziako Akademiaren Galeria, hiri italiar honetako museo bat da, 1562an sortua, eta 1784an orain dagoen eraikinean kokatua, Ricasoli kalean, Duomoaren eta Piazza San Marco delakoaren artean.
Ospetsua da batez ere 1873az geroztik Michelangeloren David bertan dagoelako, apropos sortu zitzaion kupula baten azpian.
Michelangeloren beste lan ikusgarri batzuk ere badaude bertan: Julio II.a aita santuarentzat izan behar zen mausoleorako sortu zituen eskultura amaitugabeak tartean. Florentziako historian garrantzia izan zuren hainbat egile ospetsuren lanak ere badaude bertan: Giotto, Paolo Uccello, Sandro Botticelli, Perugino,Filippino Lippi, Ghirlandaio, Daniele da Volterra, Cosimo Gamberucci, Bronzino, Pontormo, Francesco Salviati...
13. eta 14. mendeetako artelan bikainengatik ere nabarmentzen da museoa. Bitxia da baita ere bertako gliptoteka, 18. eta 19. mendeetako igeltsuzko busto bilduma izugarria. Neoklazisimoaren garaian, Italiara bidaia modako bihurtu zenean Europako aberatsen artean, bereziki ingelesen artean, Florentziako lantegietan bustoak enkargatzen zituzten. Marmol gehienak bakoitzak etxera eramango zituzten, baina igeltsuzko modeloak museo honetan gorde dira asko.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Peruginoren lan bat, Akademian ikusgai.
-
Michelangeloren David ederra, 1873. urtetik bertan kokatua.
-
Atlas amaitugabe bat, Julio II.aren hilobirako izan behar zuena, Michelangeloren lana.
-
Gliptoteka, igeltsuzko bustoz betea.