Gasteiz eta Araba Erdialdeko eremu funtzionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gasteiz eta Araba Erdialdeko eremu funtzionala Euskal Autonomi Erkidegoko hamabost eremu funtzionaletako bat da. Eusko Jaurlaritzak autonomia erkidegoko lurraldea hamabost eremu funtzional horietan zatitu du, ingurumeneko, hirigintzako, azpiegituretako, industriako eta landa eremuetako hainbat ekintza sustatzeko asmoz. Araba Erdialdeko eremu funtzionala 29 udalerriz osatua dago: 27 udalerri Araban daude eta 2 (Otxandio eta Ubide) Bizkaian. Gasteiz da eremu funtzional honetako hiri nagusia.

Gasteiz eta Araba Erdialdeko Eremu funtzionaleko udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Erdialdea eta Gasteiz irudiaren erdialdean.
Udalerria
Biztanleria
Gasteiz 238.247
Agurain 4.867
Iruña Oka 2.973
Dulantzi 2.714
Zuia 2.401
Zigoitia 1.694
Asparrena 1.680
Legutio 1.644
Erribera Beitia 1.303
Urkabustaiz 1.271
Otxandio 1.269
GUZTIRA: GASTEIZ + EREMU FUNTZIONALEKO 10 UDALERRI NAGUSIAK 260.063
Gainerako Udalerriak 13.134
GUZTIRA: GASTEIZ ETA ARABA ERDIALDEKO EREMU FUNTZIONALA 273.197