Gaua Mendi Gorrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaua Mendi Gorrian
Jatorria
Sorrera-urtea1867
Jatorrizko herrialdeaErrusiar Inperioa
Honen izena daramaLysá hora (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaprograma-musika eta poema sinfonikoa
Tonoare minor
Bestelako lanak
MusikagileaModest Musorgski

IMSLP: Night_on_Bald_Mountain_(Mussorgsky,_Modest) Allmusic: mc0002570554 Edit the value on Wikidata
Gaua Mendi Gorrian musikalana entzungai.

Gaua Mendi Gorrian (errusieraz Ivanova noch' na Lisoy gore, "San Joan Gaua Mendi Gorrian") Modest Musorgski errusiar konposatzailearen olerki sinfoniko bat da. Musikalan hau jatorriz Nikolai Gogol idazlearen ipuin batean oinarritua dago, bertan baserritar edo nekazari batek San Joan gauez Kiev hiritik hurbil dagoen Mendi Gorrian akelarre bat ikusten du (Walpurgis gauaren parekidea). Berritzailea izateaz gain, musikalanak osaketa bihurria du, eta bertsio ugari ezagutu ditu.

Músorgskik musikalaren hasiera berak idatzitako oharrak ipini zuen, hauek hasiera batetik aurrera musikalanaren fantasiazko giroa hobekiago ulertzen lagundu zutelarik:

  • Naturazgaindiko ahotsen lurpeko murmurioak.
  • Ilunpeko izpirituen eta Chernabogen (Satan) agerpena.
  • Chernabogen ohoretzea eta meza beltza.
  • Sorginen larunbata.
  • Urrutira herriko elizaren kanpai hotsa entzuten da, ilunpeko izpirituak sakabanatuaraziz.
  • Egunsentia.

Musorgskiren heriotzaren ondoren, haren lagun eta adiskidea zen Nikolai Rimski-Korsakovek musikalan bikain, koloretsu eta indartsu hau orkestratu eta moldatu zuen, ondorioz kontsertu eta musika emanaldi askotan ospetsu bilakatu delarik.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an Walt Disneyren Fantasia marrazki bizidun filmean musikalan hau Gaizkia edo Gaiztakeria irudikatzeko erabili zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]