Nikolai Rimski-Korsakov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikolai Rimski-Korsakov
Nikolai Rimski-Korsakov
Rimski-Korsakoven erretratua (1898).
Datu pertsonalak
Izen osoa Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov
Jatorrizko izena Никола́й Андре́евич Ри́мский-Ко́рсаков
Jaio 1844ko martxoaren 6a
Tikhvin ( Errusiar Inperioa)
Hil 1908ko ekainaren 8a
Liubensk ( Errusiar Inperioa)

Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov (Tikhvin, Errusiar Inperioa, 1844ko martxoaren 6aLiubensk, Errusiar Inperioa, 1908ko ekainaren 8a) errusiar musikagile, orkestra-zuzendari eta pedagogoa izan zen, Bostak musikagile taldekoa.

Oso egile emankorra izan zen. Orkestrarako musika landu zuen bereziki eta maisuki ("Capriccio Espagnol" eta "Scheherazade").

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1856. urtean San Petersburgoko itsasoko armadaren eskolan sartu zen.

1861. urtean Balakirev musikagilea ezagutu zuen eta musika ikasketak osatu zituen harekin. Urte berean Bosten Taldean sartu zen.

1871. urtean San Petersburgoko kontserbatorioko konposizio eta orkestrazio irakasle izendatu zuten. 1873. urtetik aurrera karrera militarra utzi eta musikari emana bizi izan zen; aldi berean Musorgskiren eta Borodinen lanak orkestrarako moldatu eta osatu zituen.

1886-1900. urteetan orkestra zuzendari gisa aritu zen, batik bat Parisen.

Rimski-Korsakovek ikasle ugari izan zituen, besteak beste: Liadov, Stravinski, Ippolitov-Ivanov, Miskovski, Prokofiev, Respighi eta Glazunov.

1883. urtean enperadorearen kaperako musika zuzendari izendatu zuten.

Rimski-Korsakoven obrak mendebaleko teknikak eta errusiar sena elkartzen ditu; musika tresnen laguntza, bestetik, aberastasun handiz erabiltzen du.

Rimski-Korsakoven lan nagusiak dira: operak: Ivan Izugarria (1868-1872); Maiatzeko gaua (1878); Elurrezko emaztegaia (1880-1881); Mlada (1889-1890); Sadko (1894-1896); Mozart eta Salieri (1897); Kitezen hiri ikustezinaren elezaharra (1903-1904); Urrezko oilarra (1907); orkestrarako, Sadko (1867); Espainiar kapritxoa (1887); Scheherezade (1888); ahotserako lan asko, pianorako kontzertuak, ganbera musika, 100 bat doinu eta 150 bat errusiar herri kantuen moldaketa.

Harmonia eta orkestrarako musikagintzari buruzko liburuak idatzi zituen.

Lan hautatuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rimski-Korsakoven erretratua (Ilya Repin, 1893).

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Kastxei hilezkorra"
  • "Tsar Saltanen kondaira".
  • "Tsarren Ezkongaia".
  • "Maiatzaren Gaua".
  • "Elurraren Dontzeila".
  • "Mlada".
  • "Sadko".
  • "Kitezh hiri ikusezinaren eta Fevronija dontzeilaren Elezaharra".

Orkestrarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Capriccio Espagnol", Op. 34 (1887).
  • "Errusiako Pazkoko Obertura", Op.36 (1887-1888).
  • "Scheherazade" suite sinfonikoa, Op. 35 (1888).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Rimski-Korsakov Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]