Modest Musorgski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Modest Musorgski
Musorgskiy.jpg
Bizitza
Jaiotza Q4214859 eta Q44612171839ko martxoaren 21a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza San Petersburgo1881eko martxoaren 28a (42 urte)
Hezkuntza
Heziketa Q3577830
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Boris Godunov
Erakusketa bateko margolanak
Kidetza Bostak
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0615915

Modest Petrovitx Musorgski, (errusieraz: Модест Петрович Мусоргский, 1839ko martxoaren 21agreg. - 1881eko martxoaren 28a) musikagile errusiar erromantikoa izan zen. Bostak musikagile taldeko kideekin batera (Mili Balakirev, César Cui, Nikolai Rimski-Korsakov eta Aleksandr Borodin) Errusiako musika klasikoak berezko nortasuna gara zezan saiatu zen, Europa mendebaldeko musika kopiatu beharrean. Bere lan asko Errusiako historian, Errusiako folklorean eta beste gai nazionalista batzuetan oinarritu ziren: Boris Godunov opera, gaua mendi soilean poema sinfonikoa, Erakusketa bateko margolanak piano suita.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karevo-n (Errusian) jaio zen 1839ko maiatzaren 20an. Jaioterrian amarengandik piano eskolak jaso zituen. 1849an familiarekin San Petersburgora joango da eta ikastegi militar batean sartuko.

Antón Requerí bere irakaslea izan zen. 1857an Mili Balakirev musikaria ezagutuko du baita Cesar Cui ere. Milizia utzi beharko du eta konposizioan ibiltzeko eskainiko diote.

Osasun krisia pasatu ondoren (kirioak), bere apartamentuan bohemioak onartzen hasiko da. Geroago, 1868. urtean, Balakirev-en klaseak emateko ardura egokituko zaio. Bere buruarengan konfiantza galdu eta berriro ikasten hasiko da, oraingoan Nikolai Rimski-Korsakov-ekin.

1871 eta 1874 garaian sormen handiaz ibiliko da. Boris Godunov-ekin batera konposizio batean murgilduko da Erakusketa bateko koadroak bere lan ospetsua garai hartakoa da. Alkoholarekin ohitura txarrak dauzka eta horrek problema latzak ekarriko dizkio.

1881an Delirium Tremens krisi baten ondorioz, ospitale militar batean hil zen San Petersburgon, martxoaren 20an. Berrogeita bi urte zeuzkan. Bere musika bere bizitzaren isla da eta bere bizitzako gauzarik gogokoena bihurtu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fyodor Komissarzhevsky Boris Godunov operan.

Bere musika erromantiko estilokoa da. Errusiako musika tradizionaletan oinarritu zen. Errusiar musikari askorentzat eredu bat izan zen, adibidez Dmitri Xostakovitx musikariarentzat bere azkeneko sinfonietan eta Sergei Prokofiev musikariarentzat bere operetan.

1868-9an Boris Godunov opera idatzi zuen.

Khovanstxina opera bukatu gabe hil zen, Rimski-Korsakovek bukatu zuen eta 1886an aurkeztu zen San Petersburgon.

Erakusketa bateko margolanak izeneko piano piezak.

Gaua mendi soilean mugimendu bakarreko orkestra lana. Walt Disneyen Fantasia filmean erabili zen, Schuberten Ave Mariarekin batera.

Abesti asko ere baditu, adibidez; hiru abesti zikloak: Erizaintza (1872), Eguzkirik gabe (1874), Heriotzaren abestiak eta dantzak (1877), Mephistopheles-en arkakusoaren abestia

Media[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuvola apps amarok.png

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modest Musorgski Aldatu lotura Wikidatan