Komoreak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Komoreetako Batasuna
Union des Comores
Udzima wa Komori
الاتحاد الق
Ereserkia: Udzima wa ya Masiwa (en) Itzuli
Goiburua: Unité, Justice, Progrès
("Batasuna, Justizia, Aurrerapena")
Flag of the Comoros.svg
flag of the Comoros (en) Itzuli
Seal of the Comoros.svg
National seal of the Union of the Comoros (en) Itzuli
Comoros (orthographic projection).svg
Cn-map.png
Geografia
HiriburuaMoroni
11°42′13″S 43°15′13″E
Azalera2.034 km²
Punturik altuenaKarthala (2.361 m)
Punturik sakonenaIndiako ozeanoa (0 m)
KontinenteaAfrika
Mugakideakbaliorik ez, Madagaskar, Frantzia, Mozambike, Seychelleak eta Tanzania
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika federal
Komoreetako presidenteaAzali Assoumani (en) Itzuli
Komoreetako presidenteaAzali Assoumani (en) Itzuli
LegebiltzarraAssembly of the Union of the Comoros (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria902.348 (2022)
Green Arrow Up.svg21.278 (2021)
Dentsitatea443,63 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaislam
Emankortasun-tasa4,49 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak61.523 (2013)
Bizi-itxaropena63,701 (2016)
Giza garapen indizea0,503 (2017)
Ekonomia
BPG nominala648.920.942,73805 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg32.266.452,324873 (2016)
BPG per capita1.312 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg25 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa2.239.088.328 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg99.693.641 (2016)
BPG per capita EAPn2.751,02 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg61,99 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala2,2 % (2016)
Erreserbak207.879.895 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg48.467.790 (2016)
Inflazioa0,8 % (2016)
Red Arrow Down.svg−1,2 (2015)
Historia
Sorrera data: 2001eko abenduaren 23a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+269
ISO 3166-1 alpha-2KM
ISO 3166-1 alpha-3COM
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Type E (en) Itzuli
Internet domeinua.km

Komoreak[1] (arabieraz: جزر القمر‎, Juzur al-Qumur / Qamar), ofizialki Komoreetako Batasuna (komoreeraz: Udzima wa Komori, frantsesez: Union des Comores, arabieraz: الاتحاد القمري‎ al-Ittiḥād al-Qumurī / Qamarī) Indiako ozeanoko uhartedi-estatu burujabea da, hego-ekialdeko Afrikako kostaldearen aurrean dagoena. Hiru uhartez osaturik, 1.861 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 758.316 biztanle zituen 2017an.[2] Hiriburua Moroni da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komoreetako uhartedia Indiako ozeanoan dago, Mozambikeko kanalaren iparraldean, Mozambike eta Madagaskarren artean. Artxipielagoko hiru uhartek osatzen dute Komoreetako Batasuna:

Izena Eremua[2]
km2
Biztanleria[2]
(2017)
Mohéli 290 51.567
Komore Handia 1.147 379.367
Anjouan 424 327.382
Denera 1.861 758.316

Artxipielagoko laugarren uhartea, Mayotte, Frantziako itsasoz haraindiko departamendua da, Komoreetako Batasunak beretzat aldarrikatzen duen arren. Uharte loriatsuak izeneko uhartedia ere frantziar lurraldea da.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komore Handiaren hegoaldea hautsez estalia, Karthala sumendiaren 2005eko erupzioaren ondorioz.

Sumendi jatorriko uharteak dira. Komore Handian dagoen Karthala ezkutu-sumendia da herrialdeko gailurrik garaiena: 2.361 metro. Munduko sumendirik aktiboenetako bat da. 2006ko erupzioan milaka pertsona ebakuatu behar izan zituzten.[3] Anjouango gailurra, berriz, Ntringui mendia da (1.595 metro).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima tropikala dute, bi urtaroekin: abendutik apirilera euritsua eta beroa (29-30 °C martxoan) zikloi tropikalekin noizean behin; eta maiatzetik azarora lehorra eta freskoa (19 °C edo gutxiago).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diogo Ribeiro portugaldar kartografoak jasoak dira Komoreko uharteei buruzko lehen berriak (1527), baina ordura arte arabiar herrien eraginpean izan ziren uharteetan lehorreratu zen lehenbiziko europarra James Lancaster ingelesa izan zen, 1591n. Hala ere, 1841ean frantsesek hartu zuten Mayotteren eta, 1886-1912 bitarteko urteetan, beste hiru uharteen gaineko ardura. 1912tik 1947ra Madagaskarko koloniari lotuak egon ziren uharte horiek. 1947an, Frantziaren Itsasoz Haraindiko Lurralde izendatu zuten Komore, eta 1958an kolonia gisa jarraitzea erabaki zuten erreferendum baten bidez.

1974an, Komore Handia, Anjouan eta Mohéli uharteek independentzia eskuratu zuten, eta Mayottek, aldiz, Frantziaren mende geratzea erabaki zuen gainerako uharteen gogoz kontra. 1976an, Nazio Batuek frantsesen esku-hartzea gaitzetsi zuten eta 1974ko erreferenduma baliogabetu; erabaki horren kariaz, Frantziak bere laguntza ukatu zien uharteei. Komoreko uharte independenteen lehen lehendakaria, Ahmed Abdallah, berehala kendu zuten kargutik, eta, 1975ko urtarriletik aurrera, Ali Soilihk hartu zuen uharteen gaineko aginpidea.

1978ko maiatzean, Bob Denard frantsesaren aginduetara zeuden mertzenario batzuek Ali Soilih hil eta Abdallah ezarri zuten berriro lehendakari. Urte horretan, konstituzio berria onartu eta Komoreko Errepublika Islamiko Federala eratu zuten uharteek; halaber, Komoreen eta Frantziaren arteko harremanak bere onera etorri ziren. 1985. eta 1987. urteetan estatu kolpeak izan ziren, baina menderatu ahal izan zituzten.

1989an, Ahmed Abdallah presidentea hil zuten haren guardiaren eta Komoreetako gudarostearen arteko borroketan; frantses mertzenarioek ere esku hartu zuten ekintza horretan, eta lurraldetik kanpo egotzi zituzten. 1990eko hauteskundeetan, Said Mohamed Djohar hautatu zuten presidente, eta 1992an konstituzio berria ezarri zen, baina ez zen lortu egonkortasun politikorik. 1991n gobernu berria osatu zen Komoreetako Demokraziaren aldeko Batasun Nazionaleko Mohammed Takiren buruzagitzapean, baina Djohardek bere kargutik kendu zuen 1992an, frantsesen aldeko jarrerak erakutsi izanagatik. 1993an legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, baina oposizioak boikota egitera dei egin zuenez, Djohar lehendakariaren Eraberritze Demokratikorako Elkartea (RRD) atera zen irabazle.

1995ean, estatu kolpea emateko saio bat antolatu zuen 1989an Abdallah lehendakaria hil zuen mertzenario talde frantsesak, Bob Denarden zutela buru. 1996an hauteskundeak egin ziren; 1995az gero Djoharren eskumena sinbolikoa izan zen eraginkorra baino areago, oso zahartuta eta gaixo baitzegoen, eta ez zen hauteskundeetara aurkeztu. Horrela, haren aurkari nagusiak, Mohamed Taki Abdoulkarimek, irabazi zituen hauteskundeak. 1996an konstituzioa erreformatu zuen, nahiz eta oposizioak alderdi guztiak presidentearen alderdiarekin bat egiteko presioa begi onez ikusi ez, eta Abbas Djoussouf oposizioko buruarekin bat egin zuten.

1998an Taki Abdoulkarim hil zenean, behin-behineko presidente aukeratu zuten Tadjidine Ben Said Massounde, eta Abbas Djoussoufek hartu zuen lehen ministro kargua. 1999an hauteskundeak egin bitartean iraun behar zuen behin-behineko gobernu hark, baina bertan behera gelditu ziren hauteskunde haiek, egoera politiko oso larria sortu zelako uharteen burujabetasunaren aldekoen presioagatik. Izan ere, 1997an istilu larriak gertatu ziren Anjouan uharteko burujabetasunaren aldeko erakundearen (OPIA) eta gobernuko gudarostearen artean. Taki Abdoukarimek hiru uharteen autonomia areagotzeko neurriak hartu zituen arren, Abdallah Ibrahim independentistak Anjouanen burujabetasuna aldarrikatu zuen, eta gauza bera egin zuen Moili uharteak ere.

1998an erreferenduma egin zen, eta Anjouango biztanleek onartu egin zuten Komoreetatik bereiztea (han bizi da Komoreetako uharteetako biztanleen erdia). 1999an uharteetako ordezkariek autonomia zabala onartu zieten Anjouan eta Moheliri, eta etorkizunean hiru uharteen artean batasun bat osatzeko asmoa azaldu zuten. Dena dela, istiluek bere horretan jarraitu zuten, eta azkenean Azali Assoumani Komoreetako gudarosteko koronelak estatu kolpea eman zuen. 2001ean, bake hitzarmena sinatu zuten gobernuak eta Anjouanen burujabetzaren aldekoek, eta, horren ondorioz, beste konstituzio bat onartu zen erreferendumean.

2006-2011 bitartean, Ahmed Abdallah Mohamed Sambi izan presidentea, eta Ikililou Dhoinine 2011tik 2016ra. 2016an, Azali Assoumanik hartu zuen kargua.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moroniren ikuspegia.

Komoreetako errepublikak arazo larriak izan ditu egonkortasun politikoa lortzeko. Estatu kolpe asko izan dira 1975ean Frantziatik independendizatzea lortu zuenez gero. 1997an, Anjouan eta Moheli uharteek beren burujabetasuna aldarrikatu zuten. Urte hartan bertan, uharte matxinatuen gaineko kontrola berreskuratzen ahalegindu zen Komoreetako gobernua indarrez, baina huts egin zuen. 2001ean, bake hitzarmena sinatu zuten gobernuak eta Anjouanen burujabetzaren aldekoek, eta, horren ondoren, konstituzio berri bat onartu zen erreferendumean.

2001eko konstituzioak izena aldatu zion herrialdeari —Komoreetako Batasuna—, autonomia zabala eman zien Komore Handia, Anjouan eta Mohéli uharteei, eta bakoitzari presidente eta konstituzio bana aitortu zien. Batasuneko presidentea lau urtean behin txandaka aukeratzen da hiru uharteetako hautagaien artean. 2018an, ordea, beste konstituzio bat onartu zen erreferendum bidez, txandakako presidentetza alde batera utzi zuena.[4]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea hiru uharte autonomotan banaturik dago, eta horiek udalerritan. Udalerriak prefekturatan elkarturik daude.

Mayotte uhartea Frantziaren eskumenean dago gaur egun, nahiz eta Komoreetako Batasunak bere lurraldetzat hartzen duen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domoni, Anjouango bigarren hiria.

758.316 biztanle zituen 2017an.[2] Adinari dagokionez, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 36,7; 15-24 urte bitartekoak, % 20,7; 25-54 urte bitartekoak, % 44; 55-64 urte bitartekoak, % 4,5; eta 65 urtetik gorakoak, % 4,1. Bizi itxaropena 66,9 urtekoa da: 68 urtekoa gizonezkoena eta 69,2 urtekoa emakumezkoena (2021eko zenbatespenak).[4]

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komoretar etniak arabiar eta afrikar jatorria du.[4]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komoreera (swahiliaren dialektoa), arabiera eta frantsesa dira hizkuntza ofizialak. Malgaxe hizkuntza ere mintzatzen da.[5]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanlen % 98 musulman sunitak dira. Sunismoa estatu-erlijioa da.[4]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moroni (74.749 biztanle 2017an),[2] Mutsamudu, Fomboni eta Domoni dira hiririk handienak.[5]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moroniko azoka.

Komoreetako errepublika munduko herrialderik pobreenetako bat da. Arazo larrienak hiru uharteen arteko komunikazio egokirik eza, biztanleria gaztea eta hazkunde bizkorrekoa eta baliabide naturalen urritasuna dira. Bestalde, langileen prestakuntza ez da ona, analfabetismo handia dago, eta horren ondorioz iraupeneko ekonomia eta kanpoko laguntzen mendekotasuna nabarmenak dira. Ekonomia jarduera nagusiak lehen sektorekoak dira: barne produktu gordinaren % 47,7 eta langileen % 80.[4] Lurrik onenak esportaziorako gaiak lantzeko baliatzen dira (lurrinak egiteko erabiltzen den Cananga odorata, banilla, iltzea), eta bertako biztanleentzat lantzen diren gaien uztak (banana, tapioka, arroza) ez du bertako beharrak asetzeko ematen. Gobernua ahaleginak egiten ari da hezkuntza eta prestakuntza teknikoa bideratzeko, merkataritza eta industria enpresak pribatizatzeko, osasun zerbitzuak hobetzeko, turismoa bultzatzeko eta biztanle kopuruaren hazkundea murrizteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b c d e Comoros. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-2-7).
  3. Lava spews from Comoros volcano. Al Jazeera, 2006ko maiatzak 28, aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-2-8).
  4. a b c d e Comoros. The World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2022-2-9).
  5. a b Komoreak. Estilo liburua, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]