Gaztelumendi (Intxorta)
- Artikulu hau Intxorta mendietako gailurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelumendi (argipena)».
Gaztelumendi | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 718 m |
Prominentzia | 35 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°07′35″N 2°29′44″W / 43.12626°N 2.49565°W |
Mendikatea | Elgetako mendiak |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Elgetatik |
Mendikat | Mendikat |
Gaztelumendi Gipuzkoako Elgeta udalerriko hegoaldeko lursailetan dagoen mendi bat da, hain zuzen ere, Intxorta mendi multzoaren barnean dago, Intxorta bera (737 m) eta Intxorta Txiki (713 m) mendiekin batera.
Igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi honetara igotzeko ohiko igoeratako bat Elgeta ( 473 m ) udalerrian hasten da, bertako herriko eparantza mendizaletasunari eskeinia dagoelarik. San Salbatore baseliza eta Antzuategi ( 510 m ) baserritik gora joan eta Intxortako lepora ailegatuko gara, hots, Intxorta eta Intxorta Txiki artean dagoen lepoa, bertan aurrez-aurre Gaztelumendiko ( 713 m ) gailurra begi bistan dugularik, hortaz, bertaratzeko ongi markatutako bide labur bat igotzea besterik ez dugu.
Intxortako gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi hau nahiz Intxorta mendiak orokorrean 1936-1937 bitartean Intxortetako guduaren kokalekua izateagatik ezagunak dira, Espainiako Gerra Zibilan Eusko Gudarosteak bertan gerra-frontea 6 hilabetez eustea lortu zuelarik.