George Foreman

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Foreman
George Foreman 2009.jpg
Bizitza
JaiotzaMarshall (Texas)1949ko urtarrilaren 10a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWheatley High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria eta enpresaburua
Lateralitateaorthodox stance (en) Itzuli
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak

georgeforeman.com
IMDB: nm0286040 Twitter: GeorgeForeman Musicbrainz: 43b4d33d-aa9f-422d-a697-5fe0dbeea6bb Discogs: 692416 Olympic.org: george-foreman Edit the value on Wikidata

George Edward Foreman (Marshall, Texas, 1949ko urtarrilaren 10a) estatubatuar boxeolari ohia da. Pisu astunen munduko txapelketa lortzeko inoiz borrokatu den boxeolari zaharrena da. Bi aldiz izan zen munduko txapeldun: lehenengo aldiz 24 urte zituela; bigarrena, 45 urterekin.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Houstongo aldirietan hazi zen, eta beste irtenbiderik ezean, gaizkiletzan hasi zen gaztetan. Houstongo poliziak Lan Brigadetara bidali zuen, Oregonera lehenbizi, eta Pleasantonera gero. Pleasantonen gudarosteko sarjentu ohi bat ezagutu zuen, Charles Doc Broadus, Foremanen boxeorako dohainez ohartu zena. Broadusen ardurapean, Foreman boxeolari amateur hasi zen, eta borroka gutxi batzuen ondoren, Estatu Batuetako boxeoko olinpiar taldean sartu zen. Mexikoko Olinpiar Jokoetan, 1968an, txapeldun atera zen. Urtebete geroago, profesionaletan hasi zen.

1973an, munduko txapeldun atera zen, Joe Frazier mendean hartuta, baina hurrengo urtean, Muhammad Alik menderatu zuen bera. 1977an, erretiratu egin zen, eta kristau elkarte bat sortu zuen gazte behartsuei laguntzeko. Bere ongintzako obra finantzatzeko diru premian zegoela, 1987an boxeatzen hasi zen berriro. 38 urte zituen. Jende askok publizitate bila besterik ez zebilela uste izan bazuen ere, eta beste batzuek boxeolari ohi baten berragerpen tristetzat jo bazuten ere, Foremanek oraindik boxeolari handia zela erakutsi zuen. 1994an, 45 urte zituela, aho bete hortz utzi zuen boxeolarien mundua, Michael Moorer K.O. utzi zuenean. Titulua ostera galdu ondoren, erretiratu egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]