George Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Moore
Edouard Manet Georges Moore.jpg
Bizitza
JaiotzaBallyglass (en) Itzuli1852ko otsailaren 24a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaPimlico (en) Itzuli1933ko urtarrilaren 21a (80 urte)
Familia
AitaGeorge Henry Moore
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, dramagilea, gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea, idazlea eta arte-kritikaria
Lan nabarmenakConfessions of a Young Man (en) Itzuli
InfluentziakÉmile Zola

IMDB: nm0601239 Allocine: 498706 Allmovie: p318642
IMSLP: Category:Moore,_George Find a Grave: 170728643 Edit the value on Wikidata

George Augustus Moore (Moore Hall, Mayoko konderria, Irlanda, 1852ko otsailaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1933ko urtarrilaren 21a) ingelesezko idazlea izan zen. Moorerekin Irlandako literaturak pizkunde berria izan zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birminghamgo Oscott Collegen egin zituen ikasketak. Londresen eta Parisen margolaritza-ikasketak egin zituen. Garai hartakoa da Confessions of A Young Man (1888, Gizon gazte baten aitormenak) eleberria. Londresen kazetari eta arte-kritikari izan zen.

Hasieran estetizismoari jarraitu bazion ere, ondoren naturalismoaren eragin nabarmena izan zuen. Joera hori oinarri zuela bi eleberri idatzi zituen: The Mummer´s Wife (1885, Komediantearen emaztea) eta Esther Waters (1894), Mooreren lan nagusia.

Ondoren, Irlandako giroa oinarri hartuta, hiru eleberri idatzi zituen: Ave (1911), Salve (1912) eta Vale (1914), Hail and Farewell (Diosala eta agurra) liburuan bilduak. Oso idazkera landua eta arnasa handikoa du.

Moorerenak dira, halaber: The Untilled Field (1903, Izenik gabeko eremua); The Lake (1905, Aintzira); The Brook Kerith (1916); eta Eloise and Abelard (1921).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Moore Aldatu lotura Wikidatan