George Nepia
Itxura
| George Nepia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Wairoa (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Ruatoria (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hamahiruko errugbilaria eta hamabosteko errugbilaria |
| Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
George Nepia (Wairoa, 1905eko apirilaren 25a - Ruatoria, 1986ko abuztuaren 27a) zeelandaberritar errugbilari maoria izan zen, hamabosteko eta hamahiruko errugbian jokatu zuena. Maila handiko atzelaria izan zen, errugbilari maoririk ospetsuenetako bat, eta Zeelanda Berriko kiroleko lehenbiziko superrizarra.
1924-1930 bitartean, 46 partida jokatu zituen Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin, 9 test-partida barne. 1924an, 19 urte besterik ez zuela, All Blacks-ek ("The Invincibles" izendaturik) Europan zehar egindako biran parte hartu zuen.[1] 1935ean, Ingalaterrara joan zen hamahiruko errugbi profesionalean jokatzera. 1937an Zeelanda Berrira itzuli, eta bertako hamahiruko errugbiko selekzioan aritu zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Knight, Lindsay. George Nepia. stats.allblacks.com (kontsulta data: 2023-10-25).
- ↑ George Nepia. en.espn.co.uk (kontsulta data: 2023-10-25).