Gerard O'Neill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gerard O'Neill
Gerard Kitchen ONeill.GIF
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1927ko otsailaren 6a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Redwood City (Kalifornia)1992ko apirilaren 27a (65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Leuzemia)
Hezkuntza
Heziketa Cornell Unibertsitatea
Swarthmore College
Hezkuntza-maila doktoretza
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Kidetza Phi Beta Kappa Society
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada

Gerard Kitchen O'Neill (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko otsailaren 6a - Redwood City, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko apirilaren 27a) fisikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itakako eta Princetongo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Azkeneko horretan eskolak eman zituen gero, 1985ean erretiroa hartu zuen arte. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, espazioan bizileku burujabeak ezartzeko proiektua prestatu zuen. Leku horiek Ilargiaren eta Lurraren artean izango ziren, distantzia berera batetik zein bestetik, eta Eguzkiaren indarra baliatuko zuten energia gisa. The High Frontier (1976, Goiko muga) liburuan zioen ezinbestekoa izango zela gizaki batzuk Lurretik kanpo bizi behar izatea.

Bestalde, goi-mailako zenbait eskola-liburu idatzi zituen: Elementary Particle Physics: An Introduction (1979, Fisikako oinarrizko elementuak: Sarrera; David Chengekin batera); 2081: A Hopeful View of the Human Future (1981, 2081: Gizakiaren etorkizunaren ikuspegi itxaropentsua); The Technology Edge: Opportunities for America in World Competition (1983, Teknologiaren abantaila: Estatu Batuen aukerak Munduko Lehian).

Teknologiaren aurrerabidea bultzatzeko zenbait erakunde pribatu sortu zituen, irabaziak ateratzeko asmorik gabeak, hala nola Space Studies Institute eta Geostar Corporation. Hil baino pixka bat lehenago, abiadura handiko garraio-sistema berri bat saiatzen ari zen: hegaldi-sistema magnetikoa. Hutsunea egindako hodi bat zen, lur gainean edo lur azpian jartzekoa, eta ibilgailua hodi horren barruan eremu magnetikoan igerian bezala ibiliko zen. Boston eta Los Angeles bitarteko distantzia ordubetean egiteko gauza izango zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerard O'Neill Aldatu lotura Wikidatan