Gerda Lerner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerda Lerner
UW-Madison history professor Gerda Lerner.jpg
buruzagi

1981 - 1982
Bizitza
Jaiotza Viena1920ko apirilaren 30a
Herrialdea  Austria
 Ameriketako Estatu Batuak  (1943 -
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Madison2013ko urtarrilaren 2a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Carl Lerner
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
The New School
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak historialaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k) Sarah Lawrence College  (1968 -
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (1980 -
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Congress of American Women
National Organization for Women
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Communist Party USA
IMDb nm0503613
http://www.gerdalerner.com/

Gerda Hedwig Lerner (jaiotzaz Kronstein; 1920ko apirilaren 30a2013ko urtarrilaren 2a) Austrian jaiotako historialari, idazle eta ekintzaile estatubatuarra izan zen. Askotariko lanak argitaratu zituen, hala nola argitalpen akademikoak, poesia, narrazioa, antzerkia, gidoiak eta autobiografia bat. Historialari Amerikarren Erakundeko presidentea izan zen 1980-1981 bitartean. 1981 eta 1991 bitartean Wisconsin-Madison Unibertsitatean jardun zuen, erretiroa hartu zuenera arte.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerda Hedwig Kronstein Vienan jaio zen, 1920ko apirilaren 20an, familia judu dirudun batean. Ama Llona Kronstein zuen (jaiotzaz Llona Neuman), artista; aita, berriz, Robert Kronstein, farmazialaria. Gerdak bera bainoa gazteagoa zen ahizpa bat zeukan, eta biek ala biek Vienako ikastetxeetan ikasi zuten.

Austriaren anexioaren ondoren, 1938an, Gerda Kronstein Nazien aurkako erresistentziarekin nahasi zen, eta bera eta ama atxilo hartu eta kartzelatu egin zituzten. Aurretik, aita Liechtenstein-era alde egina zen, eta han geratuko zen, gerra amaitu arte. Kronsteinek sei aste egin zituen kartzelan, bi emakume kristaurekin batera, zeinek beren janaria Kronsteinekin partekatzen zuten, juduei anoa txikiagoak ematen zizkietelako.

1939an, Kronsteinen ama Frantziara joan zen bizitzera, eta ahizpa Palestina birkokatu zuten. Urte hartan, Gerda Kronstein AEBetara joan zen, gerora senar izango zuen Bobby Jensen mutil-lagun sozialistaren familiak lagunduta.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetan hainbat lanetan jardun zuen, hala nola zerbitzari, saltzaile, bulegari eta X-izpietako teknikari. Bitartean, idatzi ere egiten zuen, fikzioa eta poesia batez ere, eta Austriaren anexioari buruzko kontakizunak ere sortu zituen, lehenengo pertsonan idatziak.

Lehendabiziko ezkontzako dibortzioa lortu ondoren, antzerki-zuzendari eta AEBetako Alderdi Komunistako kide zen Carl Lernerrekin ezkondu zen, eta Hollywood-era joan ziren bizitzera, Lernerrek fiilmak zuzentzen jarrai zezan. Bi-biak hainbat kausaren aldeko mugimenduetan nahasi ziren: sindikalismoa, giza eskubideak, mugimendu antimilitarista. Aurrerago New Yorkera itzuli ziren, eta Gerda Lerner unibertsitatera bueltatu zen, ikastera.

1963an, artean New Yorkeko New School for Social Research unibertsitateko graduko ikasle zela, "Amerikako historiako emakume handiak" ikasgaiko irakaslea izan zen, emakumeen historiari buruz inoiz inon eskaini den unibertsitateko lehen ikasgaitzat jotzen dena.[1]

1965 eta 1967 bitartean, Long Island Unibertsitatean jardun zuen irakasle. Emakumeen historiari buruzko curriculuma sortzen lan handia egin zuen, eta emakumeen historiari buruzko gradu-programen garapenean parte hartu zuen Sarah Lawrence Unibertsitatean (1968-1979 bitartean hango irakaslea izan zen) eta Wisconsin-Madison Unibertsitatean, non emakumeen historiaren gaineko lehen doktoretza-programa abiatu zuen. Duke Unibertsitatean eta Columbia Unibertsitatean ere aritu zen lanean; azken horretan, Emakumeei buruzko Mintegiaren sortzaileetako bat izan zen.[2]

Gerda Lerner Madisonen hil zen, 2013ko urtarrilaren 2an, 92 urterekin.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Woman in American History (1971)

Black Women in White America: A Documentary History (1972)

The Female Experience: An American Documentary (1977)

The Majority Finds its Past: Placing Women in History (1979)

The Creation of Patriarchy (1986)

The Creation of Feminist Consciousness (1993)

Fireweed: A Political Autobiography (2002)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]