Gernika (opera)
Gernika (opera) | |
---|---|
Jatorria | |
Estreinaldi-data | 1987ko apirilaren 25a |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Libretista | Augustin Zubikarai |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Francisco Escudero |
Gernika Francisco Escuderoren lau aktoko opera da, Luis Iriondoren ideian oinarritua. Libretoa Karmelo Iturria eta Augustin Zubikaraik idatzi zuten[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979 eta 1985 artean konposatu zen Donostian, Zarautzen eta Gernikan. 1987ko apirilaren 25ean kontzertu bertsioan estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko oroimenaren baitan[2].
2008an Euskadiko Orkestrak diskoan grabatu zuen[3].
2009ko abuztuaren 26an Euskadiko Orkestra eta Bilboko Koral Elkarteak berriro aurkeztu zuten kontzertu bertsioan Donostiako Musika Hamabostaldian[4], bakarlari hauekin: Ana María Sánchez (Gernika), Gustavo Peña (Gogor), Alfonso Echevarría (aitona), Federico Gallar (Podio), Fernando Cobo (Publio)[5].
2017ko apirilean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan operaren eszenen hautaketa bat aurkeztu zen, bakarlari hauekin: Carmen Solís (Gernika), Federico Gallar (Podio), Gustavo Peña (Gogor), Fernando Latorre (aitona), Miguel Ángel Arias (erregea)[6][7][8].
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | Tesitura | Estreinaren antzezle-zerrenda[2] |
---|---|---|
Gernika | soprano | María Luisa Castellanos |
Gogor | tenor | Antonio Barasorda |
Publio | tenor | Koldo Villar |
Aitona | baritono | Juan Galindo |
Podio | baxu | Alfonso Etxebarria |
Erregea | baxu | Peter Vassiliev-Petrov |
tenor | Jesús Arranz | |
baxu | Fernando Cobo |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 47 or. ISBN 978-84-616-4519-0. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 48 or. ISBN 978-84-616-4519-0. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La OSE presenta la primera grabación mundial de la ópera 'Gernika' de Francisco Escudero» El Correo 2008-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cano, María José. «La ópera 'Gernika' de Escudero llega por primera vez a Donostia en versión concierto» Diario Vasco 2009-08-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ (Ingelesez) «San Sebastian Quincena Musical 2009 (2) - F. Escudero, Gernika» Seen and Heard International 2009-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Concierto: Orquesta Sinfónica de Euskadi + Carmen Solís + Federico Gallar + Gustavo Peña + Fernando Latorre + Miguel Ángel Arias + Sociedad Coral de Bilbao» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ «Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Escuderoren "Gernika" operaren eszenak berreskuratu ditu» Euskadiko Orkestra 2017-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ «Escuderoren «Gernika»-ren eszenak berreskuratu ditu EOSek» Gara 2017-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).