Getari Etxegarai
Getari Etxegarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1981eko otsailaren 26a (43 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta antzerki zuzendaria |
Lan nabarmenak | |
Getari Etxegarai Turrillas (Gasteiz, Araba, 1981eko otsailaren 26a) euskal aktore eta antzerki zuzendaria da.
Oso txikia zela Donostiara joan zen bizitzera, baina gaur egun Bilboko Alde Zaharrean bizi da.
Antzerkigintzan ibilbide luzea du, antzezle zein zuzendari lanetan aritu da eta antzerki irakaslea ere bada. Telebistan ere hainbat telesailetan parte hartu du. 2020an ETB 1en estreinatutako Barre librea umore-saioko aktoreetako bat da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sinvergüenzas /Lotsagabe (Vaivén producciones)
- Nacidos culpables/ Errudun jaioak (Tanttaka teatroa)
- Historias terraterrestres (Tentazioa)
- Ritos ( F.T.I Fabrica de teatro imaginarioa)
- Las inalámbricas (Vaivén producciones)
- Tres tristes tigras (Pabellon6)
- Amor breve en un acto vandálico (Pabellon6)
- Planteamiento, nudo y desenlace (Pabellon6) (Patxo Telleria)
- Un pequeño paso para el hombre (Pabellon6)
- Mami Lebrun (Xake produkzioak) (Kepa Errasti)
- Buñuel (Pabellon 6) (Ramon Barea)
- Mi último baile (Pabellon 6)
- Lur (Xake produkzioak) (Kepa Errasti)
- Lyceum Club (Bilbao 700 fundazioa)
- Erlauntza (Vaiven producciones) (Kepa Errasti)
- Erbeste (Pabellon6)
- Simplicissimus (Tartean teatroa) (Patxo Telleria eta Jokin Oregi)
- Erlauntza/ Enjambre (Vaivén producciones) (Kepa Errasti)
- Fadoak entzuten zituen gizona (Xake produkzioak) (Kepa Errasti)
- El baile de las moscas (La cuerda teatro)
- Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan[1][2]
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Katea |
---|---|---|
1999 | Ez gaude konforme | ETB 1 |
2000 | Linea lizuna | ETB 1 |
2003 | Kuxkuxeroak | ETB 1 |
2004 | Los serrano | Telecinco |
2005 | La hora wiki | Canal+ |
2006 | Mi querido Klikowsky | ETB 2 |
2009 | Euskolegas | ETB 2 |
2010 | Mugaldekoak | ETB 1 |
2010 | Burp | ETB 3 |
2012 / 2014-2015 | Goenkale | ETB 1 |
2020-2021 | Barre librea | ETB 1 |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 Mugaldekoak
- 2020 Erlauntza/Enjambre
"Barre librea"ko plagioaren polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko urriaren 8an Getari Etxegaraik emakumeei buruzko bakarrizketa egin zuen Barre librea saioan. Emakumeek egiten dutena egiten dutela, beti kritikatuak izaten direla azaldu zuen. Bakarrizketa hark harrera ona izan zuen ikusleen artean, interneten ikustaldi asko lortu zituen eta sare sozialetan goraipatua izan zen.
Handik egun batzuetara, ordea, zenbait ikuslek plagioa salatu zuten twitteren. Getarik berea izango balitz bezala interpretatu zuen testu hura, Henar Alvarez gidoilari eta umoregile madrildarrarena zen. Euskal aktoreak madrildarraren testua hartu, euskarara itzuli eta kopiatu egin zuen. Getarik txio horiek ezabatzeko ahalegina egin bazuen ere, sare sozialetan segituan zabaldu zen eta Henar berari ere iritsi zitzaion plagioaren albistea. Henarrek bere twitter kontutik programari erantzun zion: "Kaixo! Zuen helbide elektronikoa pasatuko didazue testuaren faktura bidaltzeko? Eskerrik asko".
Honen ondoren polemika hasi zen eta ikusleek Getariren jarrera salatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-14). «Eulalia Abaituaren bizipen ezezagunak eszenara eramango ditu Loraldiak» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ «MIRA HADI. EULALIA ABAITUA ANDRE-BEGIETAN» Loraldia (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).