Gilda (abeslaria)
Gilda (abeslaria) | |
---|---|
(1990(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Myriam Alejandra Bianchi |
Jaiotza | Buenos Aires, 1961eko urriaren 11 |
Herrialdea | Argentina |
Lehen hizkuntza | Argentinako gaztelania |
Heriotza | Villa Paranacito (en) , 1996ko irailaren 7a (34 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Argentinako gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikagilea |
Izengoitia(k) | Gilda |
Genero artistikoa | Cumbia |
Musika instrumentua | ahotsa |
Myriam Alejandra Bianchi (Buenos Aires, 1961eko urriaren 11 - Paranacito etxea, 1996ko irailaren 7a), Gilda izenez ere ezaguna, abeslari eta konpositore argentinarra izan zen. Argentinako cumbia generoan espezializatu zen.
Bere abestirik arrakastatsuenen artean: "no me arrepiento de este amor", "tu cárcel", "no es mi despedida", eta "la puerta" aurkitzen dira.
Bere ibilbide labur baina arrakastatsuak, bere heriotza tragikoarekin batera, Argentinako ikono herrikoi bihurtzera eraman zuten. Azken honetaz gain, Gilda santu herrikoi eta santu pagano [1]gisa hartua izatera iritsi da, mirariak [2] [3]egotzi zaizkiolako eta Argentinako hainbat herritar gurtzeko arrazoi izan zelako. Santu baten ospea zuenez, santutegi bat eraiki zioten, Entre Riosen (Argentina), erromes elizkoi eta fanatikoek bisitatzen duten tokian hain zuzen ere [4][5]. Bertan aurkitzen dira ere, berarekin batera hil ziren lagunen eta mikroaren hondakinak. Garraio honen barrualdea, jaurespen erlijiosoko beste tenplu bat muntatzeko erabili zen. [6][7]
Biografia eta ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Myriam Alejandra Bianchi [8], 1961eko urriaren 11n jaio zen Argentinako Buenos Aires hiriko Villa Devoto auzoan, Omar Eduardo Bianchiren (enplegatu publikoa) eta Isabel Scioliren (piano irakaslea) alaba zaharrena izanik. Aitaren izen bereko anai txiki bat zuen.
Gorputz-hezkuntzako irakaslea izaten hasi zen , baina 1977an eten behar izan zuen, aitaren heriotzarengatik. Arrazoi honengatik, etxearen ardura hartu behar izan zuen, errentetan zuen administrazio-postua oinordetzan hartuz. Ondoren, gorputz hezkuntzako irakaslea izan zen berriro ere [9]. Pare bat urte eman zituen lanbide horretan, harik eta 1992an utzi eta bere musika ikasketekin hasi zenera arte.
1981ean Raúl Cagnin enpresariarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen: Mariel Cagnin eta Fabrizio Cagnin [10]. Hala ere, hamarkada bat geroago dibortziatu egin ziren, Raulek ez baitzuen onartzen musikan aritzearen arrazoia. Horregatik, "No me arrepiento de este amor" abestia senar ohiaren maitasun hausturan oinarritu zen. Bere bandako taldekideen arabera, bananduta egon arren, ezin izan zuen inoiz harreman hori gainditu.
Bere ibilbidea egunkari bateko ohar bati erantzutean hasi zen, zeinetan musika talde baterako bokalistak behar zituzten. [10] [11]Bere ahotsak eta karismak leku bat bermatu zioten genero tropikaleko banda batean. Horrela, bere familiak, ikuskizunaren munduan sartu zuten, bereziki cumbiaren munduan. Garai hartan, dantza mota hau, ez zegoen modu masiboan sartuta Argentinako klase ertain eta altuko publikoetan. [10]
Bere ibilbide berriaren hasieran Juan Karlos «Toti» Giménez konpositore eta tekladista ezagutu zuen, zeinak, 1991n, Las Primas taldearen zazpigarren diskoko kantu pare batean ahotsak jartzeko iradoki zion. Denbora baten ostean, bikote artistiko bihurtu ziren eta batzuen arabera, maitasun sentimentala izatera eta guzti iritsi ziren. Une batean, guzti hau, Gimenezen asmakeria bat izan zela pentsatu zen, dantza-giroa konplexua zelako klase ertaineko emakume batentzat.
Gilda hil ondoren, ordea, Gimenezek ukatu egin zuen Gildarekin eduki zituen lotura sentimentalak. Hori horrela, harreman laburra izan zela eta eremu profesionaletik kanpo harreman txarra izan zutela aditzera eraman zuen. [11]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996ko irailaren 7an nazionaleko 129. kilometroan (12. errepidea), Entre Rios probintziaren iparraldera zihoala, kamioi batek bera zihoan autobusarekin danbateko bat eduki zuen. Abeslariarekin batera, haren ama, Mariel alaba, taldeko hiru musikari eta mikroaren gidaria hil ziren. Fabrizio, Gildaren semea eta Toti, bere ekoizlea, onik atera ziren. [10]Hori horrela, Gildaren gorpua Chacarita hilerriko kripta batean lurperatu zuten, Buenos Aires hirian.
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere heriotzaren aurretik, fanatiko askok santu herrikoitzat kontsideratzen dute, hainbat mirari egin dituela uste baitute. [12][13]
2012an, Planeta Argitaletxe Taldeak bere biografia baimendu bakarra argitaratu zuen, "Gilda, la abanderada de la bailanta" deiturikoa. Biografia hau, Alejandro Margulis kazetari eta idazlearen eskutik argitaratu zen. [14]
2015ean, Gilda antzezlana estreinatu zen Buenos Airesen, Florencia Berthold idazle eta protagonista zituela, Ivan Especheren zuzendaritzapean. [15]
2016an, bere heriotzaren 20. urteurrenean, Natalia Oreiro [16]protagonista zuen Gilda filma estreinatu zen. Film honetan, bere musikariak izan ziren: Daniel de la Cruz, Marcelo Inamorato, Edwin Manrique, Jordán Otero eta Manuel Vázquezek parte hartu zuten.
2018an Gildaren bizitzari buruzko hamahiru kapituluko telesail bat iragarri zen: "Yo soy Gilda: amar es un milagro" deiturikoa, Brenda Asnicar protagonista duena. [17]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992: "De corazón a corazón", Disgal S.A., Magenta (1996an "Si hay alguien en tu vida"-tik berrargitaratua).
- 1993: "La única", Clan Music (1997an Universal Musicek eta 2006an Leader Musicek berrargitaratua).
- 1994: "Pasito a pasito con... Gilda", Clan Music (1997an Universal Musicek eta 2006an Leader Musicek berrargitaratua "No me arrepiento de este amor" bezala).
- 1995: "Corazón valiente", Leader Music (Urrezko diska eta Platino bikoitza diska Argentinan).
Hil osteko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: "Entre el cielo y la tierra", Leader Music.
- 1997: "Gilda - Un sueño hecho realidad" (1 bertsioa), Magenta
- 1999 "Las alas del alma", Leader Music.
- 1999: "Gilda - Un sueño hecho realidad" (2 bertsioa), Magenta
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: Arrakastarik handienak, Leader Music.
- 1997: "Por siempre Gilda", Universal Music.
- 2004: Zuzeneko arrakasta handienak, Leader Music.
- 2004: Arrakastarik handienak, Leader Music.
- 2011: 20 arrakasta handi, Leader Music.
- 2012: "Gilda", Magenta.
- 2014: Arrakasta handiak, Magenta.
- 2016: "Un amor verdadero", Leader Music.
Erremixeen albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: "Gildance", Magenta.
- 2006: "Megamix" (24 abesti), Leader Music.
Izendapenak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carlos Gardel sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URTEA | KATEGORIA | PROIEKTUA | EMAITZA | ERREFERENTZIAK |
---|---|---|---|---|
1999 | Artista herrikoi/dantzari onena | Entre el cielo y la tierra | Irabazlea | [18] |
2000 | Emakumezko artista tropikal/dantzari onena | Las alas del alma | Irabazlea | [19] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Gilda: la santa pagana a la que le atribuyen milagros y que murió viajando en el micro que hoy es su santuario» LA NACION 2021-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Santa Gilda: cómo una cantante de cumbia se convirtió en ícono feminista que hacía milagros - México Pragmático» mexicopragmatico.com 2022-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «A 26 años de la muerte de Gilda: los milagros que se le atribuyen» Todo Noticias 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ Txantiloi:Es-Ar TÉLAM. «Gilda, su santuario a la vera de la ruta y la construcción de un mito popular» www.telam.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gilda. A 25 años de su muerte, qué historias rodean su santuario en Entre Ríos» LA NACION 2021-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gilda de los milagros» LA NACION 1999-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El santuario de Gilda ubicado a la vera de la ruta mantiene viva la imagen de un mito popular» Todo Noticias 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:0
izeneko erreferentziarako - ↑ (Gaztelaniaz) «Gilda. El trágico final de la exitosa cantante que adelantó su despedida» LA NACION 2020-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ a b c d «Espectáculos/SE CUMPLEN 15 AÑOS DE LA MUERTE DE GILDA.- www.esperanzanews.com.ar» web.archive.org 2017-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ a b «A 20 años de la muerte de Gilda, revelan fotos inéditas de su romance secreto - Infocielo» web.archive.org 2017-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «Los Santos Populares | Almas Milagrosas | National Geographic Channel – Latinoamérica» web.archive.org 2013-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martín, Eloísa. (2007-12). «Gilda, el ángel de la cumbia: prácticas de sacralización de una cantante argentina» Religião & Sociedade 27: 30–54. doi: . ISSN 1984-0438. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gilda ya tiene una obra que cuenta su vida» LA NACION 2015-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ Txantiloi:Es-Ar TÉLAM. «Gilda ya tiene su obra teatral» www.telam.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las imágenes de la película de Gilda, protagonizada por Natalia Oreiro» infobae 2017-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La TV Pública, más cerca de estrenar la serie Gilda, amar es un milagro» LA NACION 2021-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clarín, Redacción. (1999-04-15). «Entregaron los premios Gardel a la música popular» Clarín (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los ganadores en cada rubro» LA NACION 2000-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).