Gillian Flynn
Gillian Flynn | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kansas City, 1971ko otsailaren 24a (53 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Kansas (en) Northwestern Unibertsitatea Medill School of Journalism (en) Bishop Miege High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista-kritikaria, eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, zinema-kritikaria eta zinema gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | thrillerra |
gillian-flynn.com | |
|
Gillian Schieber Flynn (Kansas City, Missouri, 1971ko otsailaren 24a) idazle eta telebista kritikari estatubatuarra da. Bere polizia-nobelengatik ezaguna da, batez ere bere 2012 Gone Girl liburuagatik eta zinemara egokitu zuen gidoiagatik, titulu berdinarekin.
Haurtzaroan, Gillianek zinemarekiko zaletasun handia izan zuen, beldurrezkoa batez ere. Bere gurasoak unibertsitateko irakasleak ziren; bere aita, zinemagintza; eta bere ama, idazketa. Beraz, txikitatik izan du istorioak kontatzeko interes handia.
Kazetaritza eta ingeles filologia ikasi zituen Kansasko Unibertsitatean, bere jaioterrian, eta zenbait urtetan zehar idazle independiente gisa lan egin ondoren, Chicagora joan zen bizitzera eta Northwestern Unibertsitatean masterra lortu zuen. Bere ikasketak amaituta, New York Cityra mugitu zen lan bila.
Ondoren, Entertainment Weekly aldizkariarekin lan egin zuen hamar urtez, zinema eta telebista kritikari gisa. 2006an, bertan lanean ari zela, bere lehen eleberria argitaratu zuen, Sharp Objects. Horri esker, Edgar eta Fleming Steel Dagger sariak irabazi zituen, eta, horren ondorioz, bere idazketan lanaldi osoan jardutea erabaki zuen.
2009an, Dark Places eleberria argitaratu zuen, oso kritika onak jasan zuena. Bere benetako arrakasta Gone Girlekin etorriko zen, Stephen King bezalako egileen arreta erakarriko zuena, eta David Fincher zine zuzendariarekin elkarlanean aritzeko aukera emango ziona istorioa zinemara egokitzeko. Film horri esker, Gillianek hainbat sari jaso zituen, eta Satellite eta Urrezko Globo sarietarako izendatu zuten.
2013an, Chicagora itzuli zen bere senarrarekin eta seme-alabekin bizitzeko. Zenbait hilabete geroago, 2014an, The Grownup eleberri motza argitaratu zuen, bere bigarren Edgar saria irabaziz hurrengo urtean. Hortik aurrera, zinema eta telesail industrian barneratu zen, gidoiak idazten eta proiektuak produzitzen.
Eleberriak[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006an, Sharp Objects argitaratu zen. Camile Preaker erreportari ohiaren istorioa kontatzen du. Ospitale psikiatriko batean egon ondoren, bere ahizpa gazteenaren heriotza ikertzera bere haurtzaroko etxera itzulzen da. Zenbait jendeari aurre egin beharko dio, batez ere bere amari, gehiegi babesten baitu, eta udaltzaingoari, oraindik bere ikerketa egiten ari baita.
- 2009ko Dark Places "Kinnakee baserriko sarraskia"-ri buruz hitz egiten du. Libby Day protagonistak zazpi urte zituenean, ama eta bi ahizpak galdu zituen hilketa batean. Bere anaia Benen aurkako lekukotza eman zuen, baina kasua ez zen guztiz argitu. Hogeita bost urte geroago, Libby harremanetan jartzen da Kill Club izeneko elkarte batekin, ikerketa kriminalaren zale taldea, eta Libbyri bere kasua argitzen lagundu nahi dutenak
- 2012an, Gone Girl argitaratu zuen Gillianek. Amy eta Nick ezkonduen urteurrena ospatzeko prest daude, baina Amy desagertzen da arrastorik utzi gabe. Berehala, Nick susmagarri nagusia bihurtzen da, errugabea dela esaten duen arren. Jakina da bere harremana hotza eta urruna zela, baina ba al liteke Nickek horrelako krimen bat egitea?
- 2014ko The Grownup nobela motza da. Bizitzan arrakastarik ez duen emakume anonimo bat iragarle faltsu bihurtzen da, negozio bat sortuz eta izpirituekin komunikatzeko gai dela hitzemanez. Egun batean, Susan Burke izeneko emakume batek laguntza eskatzen dio bere etxea izpirituetatik askatzeko. Protagonista etxera joaten denean, naturaz gaindiko zerbaiti aurre egin behar diola susmatzen hasten da.
Film eta Telesailak[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gillianek zenbait filmetan parte hartu du gidoilari gisa.
Urtea | Izena | Zuzendaria | Mota |
---|---|---|---|
2014 | Gone Girl* | David Fincher | Filma |
2015 | Dark Places* | Gilles Paquet-Brenner | Filma |
2018 | Sharp Objects* | Jean-Marc Vallée | Telesail motza |
2018 | Widows | Steve McQueen | Filma |
2020 | Utopia | Gillian Flynn (Sortzailea) | Telesaila |
- Bere eleberrietatik egokituta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Gillian Flynn: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gillian Flynn: biografía y obra» AlohaCriticón 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
- ↑ (Ingelesez) «Gillian Flynn | Biography, Books, Sharp Objects, Dark Places, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Gillian Flynn. (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
- ↑ Txantiloi:Ag «PenguinLibros» PenguinLibros (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Gillian Flynn - The Movie Database. TMDB, TMBD or..