Edukira joan

Alice D'Amato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice D'Amato
Bizitza
JaiotzaGenova2003ko otsailaren 7a (21 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Facebook: alice.damato.9 Instagram: damatoalice Edit the value on Wikidata

Alice D'Amato (Genova, 2003ko otsailaren 7a) kirolari italiarra da, gimnastika artistikoan lehiatzen dena. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarreko domina eskuratu zuen taldeka[1].

Alice eta Sara ahizpa bikia zazpi urterekin hasi zien gimnastika artistikoa lantzen. 2020an Liguriako atleta onenen saria jaso zuten biek ala biek.

2017an Mediterraneoko gazte mailako Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen aparatu guztien sailkapenean, Elisa Iorio italiarraren atzetik, eta taldeka txapeldun izan ziren[2]. 2018an gazte mailako Europako txapelketatan taldeka urrea eta barra asimetrikoetan zilarrezko domina jantzi zituen.[3]

2019an Europako Txapelketa absolutuan aparatu guztien sailkapenean laugarren egin zuen oreka-barran erori ondoren. Hurrengo egunean barra asimetrikoetan brontzezko domina eskuratu zuen. Munduko txapelketan taldeka Italiak brontzea lortu zuen.

Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan Italia laugarren gelditu zen, podiumetik kanpo beraz[4].

Ordutik aurrera Europako txapelketatan bikain aritu zen, Munich 2022an taldeka txapeldun eta barra asimetrikotan bigarren, Antalya 2023an alderantziz, eta Rimini 2024an urrezko bi domina (taldeka eta barra asimetrikoak) eta zilarrezko bat (aparatu guztiak).

Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan Italiak zilarrezko domina eskuratu zuen Estatu Batuen atzetik.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina taldeka
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Stuttgart ( Alemania) 3. postua, brontzezko domina taldeka
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Szczecin ( Polonia) 3. postua, brontzezko domina barra asimetrikoak
2022 Munich ( Alemania) 1. postua, urrezko domina taldeka
2022 Munich ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina barra asimetrikoak
2023 Antalya ( Turkia) 1. postua, urrezko domina barra asimetrikoak
2023 Antalya ( Turkia) 2. lekua, zilarrezko domina taldeka
2024 Rimini ( Italia) 1. postua, urrezko domina barra asimetrikoak
2024 Rimini ( Italia) 1. postua, urrezko domina taldeka
2024 Rimini ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina aparatu guztiak
Mediterraneoko Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Oran ( Aljeria) 1. postua, urrezko domina taldeka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Olympics women’s gymnastics team final: Biles becomes the most decorated gymnast of all time as USA takes gold» TODAY.com 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  2. (Ingelesez) «2017 Mediterranean Junior Championships Results» The Gymternet 2017-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  3. (Ingelesez) «2018 European Championships Results» The Gymternet 2018-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  4. «Artistic Gymnastics - Final Results» web.archive.org 2021-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]