Giovanni Battista Rosso Fiorentino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giovanni Battista Rosso Fiorentino
Houghton Typ 525 68.864 - Vasari, Le vite - Il Rosso.jpg
Bizitza
Jaiotza Florentzia1494ko martxoaren  8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1540ko azaroaren  14a (46 urte)
Hezkuntza
Heziketa Accademia delle Arti del Disegno Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta grabatzailea
Lan nabarmenak Allegory of Salvation with the Virgin and Christ Child, St. Elizabeth, the Young St. John the Baptist and Two Angels Itzuli
Q3612425 Itzuli
Madonna between Two Saints Itzuli
Mugimendua Manierismoa

Rosso Fiorentino, jatorrizko izena: Giovanni Battista di Jacopo (Florentzia, 1494ko martxoaren 8a - Paris, 1540ko azaroaren 14a), italiar margolari manierista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florentzian egin zituen pintura ikasketak. Bere gorabehera handiko izaera erakutsi zuen lehen koadroetan, Ama Birjina lau santuekin, Jesus hila gurutzetik jaisten, toskanar manierismoaren aitzindari bihurtuko zuena. Andrea del Sartorekin ikasi zuen, eta harekin eta Pontormorekin batera lan egin zuen Annunziatako freskoetan (1517). Haiek bezalaxe, Rosso ere Dureroren irudietan oinarritu zen. Rossoren ikuspegi manieristak dinamismo bereziko bortizkeria goresten du, eta gainaldeak era geometrikoan lantzen ditu. Kubismoaren abstrakzioara eta esmaltearen koloreetara hurbiltzen da zenbaitetan. Rossoren manierismoa ondoen agertzen duen lana Moises Jetroren alabak defendatzen (Mosè difende le figlie di Jetro, 1523-1527, Uffizi Galeria, Florentzia) da, Erroman izan zen garaian pintatu zuena. Michelangeloren eragina agerian du, bestalde.

Moises Jetroren alabak defendatzen, 1523-1527

Erroman eta Arezzon lan egin ondoren (Gurutzea aldapan gora), 1530ean Frantziara joan zen Frantzisko I.ak hots eginda, eta Fontainebleauko gazteluko dekorazio-lanen zuzendari izan zen. Sasoi hartan pintatu zuen Pietatea obra (1535, Louvre, Paris) da artistaren maisulanik aipagarrienetakoa. Fontainebleauko eskolako aitzindaria izan zen. Garai horretakoa da, adibidez, Santa Ana gehiegizko espresionismo geometrikoa duena, karikaturaren hurbilekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Rosso Fiorentino Aldatu lotura Wikidatan