Giuseppe Sarti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giuseppe Sartiren erretratua

Giuseppe Sarti (Faenza, Italia, 1729ko abenduaren 1ean bataiatua - Berlin, Alemania, 1802ko uztailaren 28a) italiar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Battista Martiniren ikasle izan zen Bolonian. 1748-1750. urteetan Faenzako katedraleko organista izan zen. 1751. urtean lehen opera estreinatu zuen, Pompeo in Armenia. 1755-1765 eta 1768-1775 urteetan Kopenhageko gorteko musika-zuzendaria izan zen. 1784an Katalina Handiak San Petersburgoko gorteko musikagile izendatu zuen, eta geroago, Potemkin printzearen eta Paulo enperadorearen musikagile izan zen.

Operak idatzi zituen, batez ere, baita eliz musika ere.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]