Gernikako arbola (ereserkia)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gernikako arbola (abestia)» orritik birbideratua)

Gernikako arbola

HerrialdeaEuskal Herriko armarria.svg Euskal Herria
HitzakJose Maria Iparragirre eta Juan Maria Blas Altuna, 1853
MusikaZortzikoa
Onarpen dataXIX. mendearen bigarren erdialdea
Multimedia
Jose Mari Iparragirre, 1853
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Kantuaren jatorria Iparragirrek osatutako bertso-paperean dago.

Gernikako Arbola Jose Maria Iparragirre olerkari, musikari eta koblakariak 1853an Madrilen Gernikako Arbolaren eta Euskal Herriko foruen omenez idatzi eta kantatutako ereserkia da, zortziko erritmoduna. Adierazi da musika Juan Maria Blas Altunak sortua dela.[1][2][3] Historikoki euskaldunen ereserki nazional ez ofiziala izan da XIX. mende erdialdetik, hala Euskal Herri barnean nola euskal diasporan.[4]

Ahozko tradizioaren arabera, Urkiolako santutegian abade egon zen Don Be­nito Bizkarrak, 1912-13an argitaratu zuen Ur­kiolako historiatxo baten zioenez[5], 1854ko ekainaren 13an Iparragirrek lehen aldiz Euskal Herrian abestu zuen, Urkiolako santutegiaren aurrean[6].

Dena dela, lparragirrek Gernikako Arbola lehenengoz Euskal Herritik kanpo abestu zuen. Madrilgo San Luis kafetegian, Durangoko Juan Maria Blas Altuna pianis­tarekin batera, kantatu bait zuen 1853an.

Ideologien gainetik, Gernikako Arbolak euskal herrizaleen atxikimendua eskuratzeko indarra izan du.[7] 2007an, 4/2007 Foru-Arauak ezarrita, Batzar Nagusiek Bizkaiko ereserki izendatu zuten abestia[8]. Euskal Herriko lurralde osoa batuko lukeen ereserkirik egokiena izan litekeela defendatu izan da ezker abertzaletik[9][10].

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1
Gernikako Arbola
da bedeinkatua
euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
Arbola santua


2
Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako Arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera

     

3
Ez zera eroriko
Arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntea.
Laurok hartuko degu
zurekin partea
pakian bizi dedin
euskaldun jendea.


4
Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laster belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
Arbola biziko da
orain eta gero.

     

5
Arbola botatzia
dutela pentsatu
Euskal Herri guztian
danok badakigu.
Ea bada jendea
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.


6
Beti egongo zera
udaberrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaitez bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

     

7
Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko.
Gerrarik nahi ez degu
pakea betiko
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.


8
Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Bai eta indarra ere
zerorren lurrari
eta bendizioa
Euskal Herriari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Altuna y Mascarua, Juan María Blas de - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  2. Altuna Maskarua, Juan Maria Blas - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  3. Zabaltza Pérez-Nievas, Xabier. (2017-04-11). «Gernikako Arbola, un himno huérfano» Historia Contemporánea 1 (54): 207–241. doi:10.1387/hc.17583. ISSN 2340-0277. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  4. Esparza Zabalegui, José Mari; Lopez de Luzuriaga, Iñaki (itzul.). (2020). Gernikako Arbolaren biografia: Euskal Herriko ereserkia. (2. edizioa. argitaraldia) Txalaparta ISBN 978-84-18252-41-9. PMC 1242024933. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  5. Orain dela 150 urte, Iparragirrek.... (Noiz kontsultatua: 2017-06-19).
  6. Gurimousen. (2017-06-13). Urkiolan bertan ikusitakoak. Baina beste lekuetan ere irakurrita baneukan horretaz. Ea aurkitzen ditudan iturriak...pic.twitter.com/J6D8Z9HNuW. (Noiz kontsultatua: 2017-06-13).
  7. (Gaztelaniaz) Fernández, Harri X.. (2023-02-26). «“Independientemente de la ideología, el ‘Gernikako Arbola’ tuvo un amplio poder de adhesión en el vasquismo”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  8. Bizkaiko Batzar Nagusiak. Martiaren 20ko 5/2007 Foru-Araua,Bizkaiko Udal Mugarteei buruzko uztailaren 7ko 8/1993 Foru-Arauaren II. kapitulua,Toki-Erakundeen armarri, bandera, zutoihal eta gidoinen gainekoa, aldatzeari buruzkoa.. , 15 or..
  9. Patxi, Adolfo Araiz, Laura Mintegi, Eugenio Etxebeste, Miguel Castells, Itziar Aizpurua, Joseba Asiron, Filipe Bidart, Txutxo Abrisketa, Alfonso Etxegarai, Kristian Etxaluz, Tasio Erkizia, Karlos Almorza, Grazi Etxebehere, Javier Salutregi, Julen Aginako. «Ezker Abertzalea eta 'Gernikako Arbola'» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  10. Koxka bat estuago; Beranduegik ere badu bere ereserki proposamena: Gernika koka kola – Beranduegi. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Joxe Mari Iparragirre Patxi Andion´en era» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  12. José María Iparraguirre: Gernikako arbola (Coral Andra Mari). (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]