Gogoa (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gogoa (aldizkaria)
Motaaldizkari zientifiko
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara eta eleaniztun
ArgitaletxeaEuskal Herriko Unibertsitatea
Identifikadoreak
ISSN1577-9424 eta 2444-3573
ojs.ehu.eus… eta ehu.eus…

Gogoa Euskal Herriko Unibertsitateko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk) 2001ean sortutako aldizkari akademikoa da. Urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. Orokorrean zientzia kognitiboak jorratzen ditu,eta bereziki hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintza. Saiatzen da uztartzen logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala.[1] 2021ean 400dik gora artikulu argitaratuta zituen.[2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001etik 2007ra arteko 14 aleek azal berezia izan zuten. Guztiak Juanba Berasategi marrazkilari eta zinegile pasaitarrak berariaz Gogoarako egindako artelan ederrak ziren, ILCLIko sedea eta Juanbaren estudioa Donostiako Mirakruz gainean zeuden garaian 50 metroko distantzian. Ale haietako egitura egonkor eta aberatsa izan zen. Zuzendariaren aurkezpenaz gain, artikulu "klasiko" baten itzulpena zekarren ale bakoitzak (David Hume, Bertrand Russell, Jean-Paul Sartre, Kurt Gödel, eta Noam Chomsky besteak beste) zientzia kognitiboetako ikerketa-esparru jakinetako begiratu zabal baina zehatza zekarten ale haiek, ohiko artikuluez aparte. Eta bukatzeko, liburu eta lan berrien aurkezpen laburrak, eta kongresu eta jardunaldien iragarpenekin ixten ziren aleak.[4]

2008tik aurrera, itxura konbentzionalagoa hartu zuen. Nazioarteko aurkibide batzuetan hasi ziren jasotzen dira bertako ingelesezko laburpenak eta Open Journal System-en argitaratzen zen eduki osoa elektronikoki. Eta Parekoen ebaluazioa (peer review) edo ikerlariek beraiek egindako ebaluazio anonimo sistema zorrotza ezarri zen.[4]

Egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendariak Kepa Korta eta Jesus Mari Larrazabal (1948-2021) izan dira urte askotan, ebaluatzaile gisa hainbat ikerlariren laguntza izan dutela, Joana Garmendia eta Larraitz Zubeldia batez ere. Xabier Arrazola, Andolin Eguzkitza eta Isabel Gomez Txurruka ere izan ziren Gogoakide.[4]

Egile nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkarian ekarpen oparo egin duten egileen artean, besteak beste, hauek azpimarratu daitezke: Pello Petrikorena (7), Kepa Korta Carrion (10), Alain Ulazia Manterola (7 artikulu), Mixel Aurnage Miguelgorry (5), Enetz Ezenarro Arriola (5), Joana Garmendia Mujika (5), Jesus Mari Larrazabal Antia (5), Eguzki Urteaga Olano (4), Mikel Haranburu Oiharbide (8), eta Larraitz Zubeldia Arruabarrena (5).[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gogoa aldizkaria - Dialnet» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  2. «Gogoa aldizkaria - Google Scholar» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  3. «GOGOA :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  4. a b c Historia - Gogoa aldizkaria. ILCLI - UPV/EHU.
  5. «Gogoa - Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]