Andolin Eguzkitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Andolin Eguzkitza (Santurtzi, Bizkaia, 1953ko abenduaren 6a- Bilbo, 2004ko martxoaren 24a) idazle eta Euskal Filologiaren fakultatean irakaslea eta Euskaltzaindiako kidea izan zen, Ezkerraldeko lehenengoa.

Euskaltzain oso izendatu zutenean, honako hau esan zuen: “Eta eskerrak emateko ordu honetan zelan ahantz Juan Angel Etxebarria, gerrosteko lehenengo santurtziar euskaldun eta euskaltzalea, idazlea eta irakaslea, euskararen suak eraginda sufrimenduz hornituriko bizitza eskaini ziona Euskal Herriari. Izan bedi gomuta hau harenganako justizia egiten hasteko lehen pausoa!”

Bestela, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1997an, eta kargu hartan egon zen 2001 arte.

Langile porrokatua, euskalkiak eta beste hizkuntza batzuk ere ikasi zituen, tartean kataluniera.

Halaber, Aralar alderdi politikoko kide eta bultzatzailea izan zen.

Bat-bateko heriotzak gazte harrapatu zuen 2004an, 50 urte besterik ez zuela, bizileku zeukan Bilbon.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Deustuko Unibertsitatean filologia erromanikoa ikasi zuen, eta 1976an Salamancara joan zen Koldo Mitxelenarengandik (euskal hizkuntzalaritzaren eta euskararen batasunaren bultzatzaile nagusiena) ikasteko. Euskal Herriko Unibertsitateko katedratikoa, euskal idazleen elkarteko burua 1997tik 2002ra bitartean eta Eusko Jaurlaritzaren euskara Kontsailuren partaide izan zen. Horretaz gain, Euskaltzaindiako kidea izan zen 2002.urtetik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Orhiko mendirantz urratsez urrats" 1986, Pamiela
  • "Mila urte igaro eta, ura bere bidean" 1993, Susa
  • "Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki". 2004, Susa

Antologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Quan plou en les entranyes / Erraietan barrena euria egiten digunean" 2001, Brosquil.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]