Jesus Mari Larrazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jesus Mari Larrazabal
Bizitza
Jaiotza Zumaia1948  (70/71 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Jesus Mari Larrazabal Antia (Zumaia, Gipuzkoa, 1948) euskal herritar politikaria da eta Eusko Legebiltzarkide ohia da. Parisen ikasketak egin, eta gaur egun Logika eta Zientziaren Filosofiako Unibertsitate Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Logika, Hizkuntzaren Filosofia eta Semantika Formala irakasgaiak irakasten ditu, gradu mailan zein masterrean.

Gainera, EHUko ILCLI (Institute for Logic, Cognition, Language and Information siglak ingelesez) unibertsitate institutuko eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratzen duen Gogoa aldizkariaren zuzendaria da.

2009ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Eusko Alkartasunako zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik eta 2010eko ekainera arte EAko legebiltzarkide izan zen, baina kargua utzi behar izan zuen osasun arazoengatik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  El Mundo (Gasteiz) . Noiz kontsultatua: 2010-06-05 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]