Gorka Reizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Reizabal
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1952
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2019ko abenduaren 10a (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Gorka Reizabal Arruabarrena (Donostia, 1952 - Donostia, 2019ko abenduaren 10a)[1], izengoitiz Pato, gipuzkoar kazetaria izan zen.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an, Eguna egunkariari buruzko lizentziaturako txostena aurkeztu zuen Nafarroako Unibertsitatean. 1976-1977 bitartean, El Diario Vasco-ko erredaktorea izan zen; Zeruko Argia-ko erredaktore eta zuzendaria 1976-1978 bitartean; Egin-eko erredaktorea 1977tik 1981era; eta El Mundo del País Vasco-koa 1991n.[3] Futbolarekin eta Real Sociedadekin izan zuen lotura estua. 1975ean idatzi zuen Errealari buruzko lehenbiziko kronika eta, esate baterako, talde txuriurdinak 1981. urtean lehenengoz Espainiako Liga irabazi zuenean, Herri Irratiarentzat aritu zen partidaren kontakizuna egiten. Hala ere, irratigintzan SER katean eman zituen urte gehienak. Telebistan ere egin zuen lan: TVEn eta ETBn. Patxi Alonsorekin batera, ETB2ko El Derby kirol saioa aurkezten aritu zen 1990eko hamarkadaren lehen erdian.[2]

Arrauna ere maite izan zuen; Deia egunkarirako Gora arraunak lana idatzi zuen, euskal arraunaren historiaren inguruan.[2] 1989an, Santos Pasajes de Remo liburua argitaratu zuen.[3] Bestetik, hainbat urtez Pasaiako portuko komunikazio arduraduna izan zen.[2]

2019ko maiatzean, Real Sociedadek omenaldia egin zion Anoeta estadioan; Maite eta Iñigo seme-alabekin batera, Errealaren elastiko bat jaso zuen, bizkarrean Pato idatzirik zuena.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fallece Gorka ‘Pato’ Reizabal, histórico periodista de la Real, mundodeportivo.com
  2. a b c d e Urkizu, Urtzi. Gorka Reizabal kirol kazetaria hil da. Berria egunkaria, 2019ko abenduak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  3. a b Reizabal Arruabarrena, Gorka. Auñamendi Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]