Edukira joan

Gorren Olinpiadak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorren Olinpiadak
Motarecurring international multi-sports competition (en) Itzuli
Indarraldi1924 - 
AntolatzaileaNazioarteko Olinpiar Batzordea eta Comité International des Sports des Sourds (en) Itzuli
Beste batzuk
Summer Deaflympics (en) Itzuli
Winter Deaflympics (en) Itzuli

Webgunedeaflympics.com
X.com: deaflympics Edit the value on Wikidata

Gorren olinpiadak lau urterik behin egiten diren kirol ekitaldiak dira. Mundu mailako mugimendu bilakatu dira, eta iraupen luzeeneko kirol ekitaldia dira Olinpiar Jokoak berak baino gehiago irauten dutelarik.[1]

1924an sortu zituzten, Parisen, Frantzian. Desgaitasuna duten atletentzat historiako lehen nazioarteko kirol ekitaldia izan zen.[2] Gaur egun 109 herrialdek parte hartzen dute.

Parte hartzen duten kirolak honakoak dira: atletismoa (pista eta zelaia), badmintona, boloak, errepideko txirrindularitza, judoa, karatea, orientazioa, tiroa, igeriketa, mahai-tenisa, taekwondoa, tenisa, borroka librea, borroka greko-erromatarra eta talde-kirolak (saskibaloia, hondartzako boleibola, hondartza futbola, futbola, eskubaloia, boleibola eta waterpoloa).

Neguko diziplinak banakako kiroletakoak daude (alpetar eskia, iraupen eskia, snowboarding-a) baita taldeko kirolatakoak ere (curling-a eta izotz hockeya).

Gorren Olinpiadetan abisu guztiak bisualak dira, esaterako, bristada baten bidez adierazten zaie korrikalariei lasterketa hasi dela eta arbitroek banderak astintzen dituzte txilibitua jo beharrean. Audifonoak, inplante koklearrak eta antzekoak ezin dira lehiaketa bitartean atleta guztiak maila berean jartzeko.[3]

Ekitaldia lau urterik behin ospatzen da, eta bi instantziatan banatzen dira: Udako Gorren Olinpiadak eta Neguko Gorren Olinpiadak. Negukoak 1946an sortu ziren. 1940tik 1948ra ez zen jokorik izan Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, ezta 2011n neguko jokorik ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «International Committee of Sports for the Deaf» web.archive.org 2015-10-01 (kontsulta data: 2024-08-18).
  2. (Ingelesez) «Future Directions of the Deaflympics. - Free Online Library» web.archive.org 2012-10-13 (kontsulta data: 2024-08-18).
  3. (Ingelesez) «Historical overview of the Paralympics, Special Olympics, and Deaflympics. - Free Online Library» web.archive.org 2012-10-13 (kontsulta data: 2024-08-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]