Gotha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gotha
Alemania Alemaniako udalerria
Gotha.JPG
Wappen Gotha.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Turingia
Barrutia Gotha
Udalerria Gotha
Postakodea 99867
Udal kodea 16067029
Geografia
Koordenatuak 50° 56′ 56″ N, 10° 43′ 06″ E / 50.948888888889°N,10.718333333333°E / 50.948888888889; 10.718333333333Koordenatuak: 50° 56′ 56″ N, 10° 43′ 06″ E / 50.948888888889°N,10.718333333333°E / 50.948888888889; 10.718333333333
Gotha in GTH.svg
Gotha hemen kokatua: Alemania
Gotha
Gotha
Garaiera 300±0 metro m.
Azalera 69,52 km²
Demografia
Biztanleria 44.325 biztanle
Dentsitatea 637,59 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 03621
Webgune ofiziala

Gotha Alemaniako herria da, Turingiako estatuan kokatua. Erfurt eta Eisenachen arteko errepideak zeharkatzen du. Gotha barrutiko hiriburua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoeneko VIII mendean aipatzen da Karlomagnoren idatzi batean. Bertan Villa Gotaha izena du, zeinak "Ur onak" esan nahi duen.

1640an Saxonia-Gotha dukerriko hiriburu izendatua izan zen. XVIII mendean Voltaire pentsalari frantziarra bertan bizi izan zen denbora luzez eta Gothako gortea Alemaniako ilustrazioaren erdigune bihurtu zen. 1763an Gothako almanakea argitaratzen hasi zen. Almanake honek urtean zehar Europako errege eta nobleen xehetasunak eta diplomaziaren arloko datuak biltzen zituen.

Gothak ere garrantzi berezia izan du Alemaniako langileen mugimenduaren historian. 1875ean bertan sortu zen Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD).

Gothako Udaletxea

Bigarren Mundu Gerran ez zen bonbakatua izan, Josef Ritter von Gadolla alkateak 1945ean hiria errenditu baitzuen Aliatuen aurrean. Naziek harrapatu eta exekutatu egin zuten. 1949an Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen 1990an Alemania biek bat egin zuten arte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Friedenstein gaztelua (Schloss Friedenstein): 1643–1655 artean jasotako jauregi dukal ederra da. Alemaniako eraikin barroko zaharrenetakoa ere bada. Gaur egun museo gisa erabiltzen da.
  • Udaletxea (Rathaus): 1567-1577 artean eraikia pizkundeko estiloan. 40 metrotako dore bat dauka. Friedenstein gaztelua eraiki aurretik bertan bizi ziren Saxonia-Gothako dukeak.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eisenach ndorengo hiriekin senidetua dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gotha Aldatu lotura Wikidatan