Gotzon Garitaonaindia
Jump to navigation
Jump to search
Gotzon Garitaonaindia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urduliz, 1936ko ekainaren 20a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Bilbo, 1970eko urriaren 15a (34 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Gotzon Garitaonaindia Gorordo (Urduliz, 1936ko ekainaren 20a - Bilbo, 1970eko urriaren 15a) bizkaitar idazlea izan zen. Derioko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren ordenatu zen apaiz. Karmel, Olerti, Zeruko Argia, Anaitasuna eta Agur agerkarietan plazaratu zituen bere lanak, 1957. urteaz geroztik. 1967an, Balendin Uriona txirrindulari ospetsuaren biografia eman zuen argitara. Harena da, halaber, Paulo VI.aren Populorum Progressio obraren itzulpena (Errien Aurrerakuntza, 1967).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.