Greensboro (Ipar Carolina)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greensboro» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Greensboro (Ipar Carolina)
 Ameriketako Estatu Batuak
Greensboro Skyline.jpg
Administrazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Ipar Carolina
Ipar Carolinako konderriGuilford konderria (Ipar Carolina)
Alkatea Nancy Vaughan Itzuli
FIPS kodea 37-28000
Geografia
Koordenatuak 36° 04′ 48″ N, 79° 49′ 10″ W / 36.08°N,79.819444444444°W / 36.08; -79.819444444444Koordenatuak: 36° 04′ 48″ N, 79° 49′ 10″ W / 36.08°N,79.819444444444°W / 36.08; -79.819444444444
Greensboro (Ipar Carolina) hemen kokatua: Ameriketako Estatu Batuak
Greensboro (Ipar Carolina)
Greensboro (Ipar Carolina)
Greensboro (Ipar Carolina) (Ameriketako Estatu Batuak)
Guilford County North Carolina incorporated and unincorporated areas Greensboro highlighted.svg
Azalera 346.046205 km²
Altuera 272 m
Demografia
Biztanleria 279.639 bizt. (2013)
Dentsitatea 808,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1808
Telefono aurrizkia 336
Ordu eremua Ekialdeko Ordu-eremu
Hiri senidetuak Montbéliard
www.greensboro-nc.gov

Greensboro hiria (formalki Greensborough) Ipar Carolinako iparraldean dago kokatuta, Estatu Batuetan.[1] 1808.urtean Nathanael Greene generalak hiriburu izendatu zuen. Urte horretan konderriren hiriburua izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren amaieran Estatu Konfederatuen hiriburua izan zen.

Dixie eraikina.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriari dagokionez, Ipar carolinako hiri handiena da. Estatu Batuak 2010ean egindako azterlanak dio 269.666 biztanle daudela Greensboron.[2]

Antzineko jatetxea Souhtside auzoan, Greensboro erdigunean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima heze subtropikala du Greensborok. Neguak laburrak dira eta ez oso gogorrak. Orokorrean, ohikoak dira ekaitzak uda eta udaberrian zehar, eta batzutan nahiko kaltegarria izan daitezke naturari dagokionez. Greensboroko biztanleek hainbat arazo izan dituzte tornadoak direla eta. 1936.urtetik aurrera Greensboron edo inguruan egondako tornado ezagunenak honako hauek izan dira:

  • 1998ko martxoak 20, Stoneville.
  • 1989ko maiatzak 5, Clemmons eta Winston-Salem.
  • 2008ko maiatzak 7, Clemmons eta Greensboro.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Ekialdeko musikaren jaialdia": Piedmont Triad zonaldean ekainak 25etik uztailak 30 arte ematen den jaia da. Bertan, orkestra sinfonikoaren eta hainbat artista famatuen 70 kontzertu baino gehiago ikusi ahal izan daitezke.
  • "Fun fourth festival": Uztailaren 4an ospatzen den eta Ameriketako oso famatua den jaialdia da. Egun honetan, Independentziaren eguna ospatzen da eta horretarako, familia osoarentzat diren ariketa asko daude: kontzertuak, umeentzako koltxonetak, su artifizialak gauean...[5]
  • "Afroamerikarren artearen jaialdia": Afroamerikarrek kultura estatubatuarrari emandakoa gogorarazteko, urtarrilaren eta martxoaren artean ospatzen den festa da. Jai honek kontzertuak, antzezlanak etab. ere barne hartzen ditu.

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greensboro (Ipar Carolina)