Grossglockner Alpetar Errepidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grossglockner Alpetar Errepidea
Geografia
Terminus
Bruck an der Großglocknerstraße (en) Itzuli
Luzera47,8 km
Altuera2.505 m
MendikateaGlockner Group (en) Itzuli eta Goldberg Group (en) Itzuli
LurraldeaHeiligenblut (en) Itzuli, Fusch an der Großglocknerstraße (en) Itzuli eta Rauris (en) Itzuli
Map
Historia
Irekiera1935eko abuztuaren 3a

Grossglockner Alpetar Errepidea (Großglockner-Hochalpenstraße) Austriako Salzburgo eta Karintia estatuak lotzen dituen mendi errepidea da, Austriako pasabide asfaltaturik altuena, Grossglockner mendiaren magalean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edelweiss Handitik Hochtor alderako ikuspegia

Hochtor mendi ondoan Hallstatt garaian mando-bidea igarotzen zen, eta geroago erromatar galtzada. Grossglockner Alpetar Errepidea eraiki ostean, 2.600 metrotako garaieran Herkulesen brontzezko estatua bat aurkitu zen. Halere, mendatearen eremuko lehen indusketa serioa ez zen 1994ra arte egin; harrezkero brontzezko beste 20 estatua, txanponak (kobrezko erromatarrak, baina batez ere Kristo aurreko I. mendeko zilarrezko zeltak), brotxeak eta bitxiak aurkitu izan dira. Adituen arabera, aztarna hauek mendatearen mendilerroan zehar egon ziren hainbat santutegi txikirekin lotuta daude. [1]

XVII. mendean pasabide hau Austriako Alpeetako garrantzitsuena izan zen Brenner mendatearen eta Radstädter Tauern mendatearen ondoren. [2]

Habsburgotarren garaian, Glockner mendi multzoa enperadorearen ehiza-lekua zen. XIX. mendean erret familiak erabiltzen zituen etxoletaraino bide txikiak eraiki ziren. XX. mende hasieran, berriz, Alemania eta Austriako mendi taldeek aterpetxeak egin zituzten, baita haietara joateko bideak ere.[3]

1920ko hamarkadan, Alpeak turismoari irekitzeko aukerez hitz egiten hasi zen; horren baitan garatu zen Grossglockner Alpetar Errepidearen proiektua. Garrantzi berezia hartu zuen, I. Mundu Gerra osteko Saint-Germaingo Bake Itunarekin Austriari Hego Tirol eskualdea kendu baitzitzaion. Horrenbestez, Carinthia eta Ipar Tirol eskualdeak errepidezko konexio barik gelditu ziren.

Errepidearen eraikuntza 1930ean hasi zen, apropos eratutako enpresa/erakunde batek bultzaturik. Hainbat oztopo administratibo eta ekonomiko gainditu behar izan zituen, eta obraren kostu handiek Austriako Errepublika are gehiago zamatu zuten depresio gogor garaiean. [4]

1933an Engelbert Dollfuss-en gobernu autoritarioa boterera iritsi zenean, Austriako politika ekonomikoan kotxeen aldeko apostua egin zen (aldameneko herrialdean naziak bultzatzen ari ziren motorizazio politika arrakastatsua kopiatu nahian). Enplegua sortze aldera, eskala handiko errepideen eraikuntza sustatu zen; Grossglockner barne. Horrenbestez, errepidea 1935ean amaitu zen. Gainera, automobil-kirol ekitaldiak sustatu ziren, eta ibilgailu motordunen gaineko zerga kendu zen, autoen salmentan boom txiki bat eraginez.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriako 5 euroko txanpona, 2010eko 75. urteurrena dela eta, 9 aldeetakoa

Grossglockner Alpetar Errepidea sarbide publikoa duen errepide pribatua da, bidesariarekin. Neguan itxita egon ohi da, Ferleiten eta Heiligenblut artean pilatzen den elur kopuruarengatik (askotan 10 metrotik gora). Gauetan ere ixten da.

Errepidea balazta probak egiteko erabili ohi da, auto ekoizleekin eginiko hitzarmen berezi baten bidez (bidesaririk ordaindu barik) [5]

2014tik, Salzburgoko Trafiko Departamentuak eta kontzesioa duen enpresak moto gidarientzako segurtasun prestakuntza-bidaiak antolatzen dituzte[6] [7] [8]

Grossglockner Alpetar Errepideak garraiobide gisa garrantzi txikia duen arren, Austriako abentura-bide handietako bat da, turismora begira: Alpetar mendilerro nagusia zeharkatzeaz gain, Austriako mendi garaienetara sarbidea da.

2007an, trafiko-bolumena urtean 270.000 ibilgailukoa izan zen.

Txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grossglockner Alpetar Errepideak sorreratik bertatik txirrindula lasterketetan garrantzi handia izan du. Hainbat karrera ospetsuk bere ibilbidean sartzen dute, hala nola Italiako Giroak, Austriako Birak eta beste lasterketa txikiago askok, eta bere kontura doazen banakako ziklistak ere ez dira gutxi.[9]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sigi-saga ugariak eta ikuspegi espektakularrak direla eta, Grossglockner Alpetar Errepidea oso erabilia izan da zineman eta publizitatean, mendi-errepidearen arketipo bezala.[10] Errepidea hainbat filmetan ikus daiteke, hala nola:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Susanne Sievers, Otto Helmut Urban, Peter C. Ramsl: Lexikon zur Keltischen Archäologie. A–K und L–Z. Mitteilungen der prähistorischen Kommission im Verlag der Österreichischen Akademie der Wissenschaften, Wien 2012, ISBN 978-3-7001-6765-5, S. 698 f.
  2. Lit.: Hutter, Beckel, 1988
  3. Österreichische Touristen-Zeitung. Nr. 15/1905, S. 190.
    Festschrift Heiligenblut - Das Glocknerdorf. 21. Kapitel: Vom Saumweg zur Glocknerstraße; Lit. Hutter, Beckel: Großglockner Saumpfad Römerweg Hochalpenstraße. S. o. A.
  4. vgl. Clemens M. Hutter: Großglockner Hochalpenstraße, 2007.
  5. Telefonische Info, Ferleiten, 24. August 2020.
  6. Organigramm Landespolizeidirektion Salzburg. polizei.gv.at, abgerufen am 24. August 2020.
  7. Großglockner Hochalpenstraße Motorrad Fahrsicherheitstraining. sn.at, Salzburg Wiki, abgerufen am 24. August 2020.
  8. Motorrad-Sicherheitstraining am Großglockner. regionews.at, 21. Juli 2018, abgerufen am 24. August 2020.
  9. (Ingelesez) Doug. (2019-06-14). «Grossglocknering and Visiting Where Eagles Dare» What Becomes of the Lionhearted? (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  10. (Gaztelaniaz) «Una impresionante carretera alpina serpenteando junto a enormes montañas y exuberantes prados» Progressive (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  11. a b (Gaztelaniaz) Planet, Lonely. (2022-02-17). «Recorriendo el corazón de los Alpes austriacos por la carretera del Grossglockner» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]