Saint-Germaingo Ituna
Saint-Germaingo Ituna | |
---|---|
Mota | bake itun |
Honen izena darama | Saint-Germain-en-Laye |
Data | 1919ko irailaren 10a |
← Armistice of Villa Giusti (en) ![]() | |
Kokaleku | Saint-Germain-en-Laye-ko gaztelua |
Sinatzailea | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | frantses eta ingeles |
Kausa | Parisko Bake Biltzarra |
Saint-Germaingo Ituna 1919ko irailaren 10ean, Saint-Germain-en-Layeko gazteluan, Lehen Mundu Gerrako Aliatuek eta Austriak sinatu zuten hitzarmena da.
Itunak Habsburgotarren monarkiaren amaiera eta Austria-Hungariako Inperioaren zatikatzea ekarri zuen. Austriako Errepublika berrian (alemanieraz Österreich deitua) Alpeetako eta Danubio aldeko eskualde aleman-hiztun gehienak sartu ziren, baina ez Hego Tirol eta Sudeteak. Hungaria, Txekoslovakia (Bohemia, Moravia, Silesia eta Eslovakiarekin) eta Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumaren independentzia onartu zen. Italiak Hego Tirol, Trentino, Trieste, Istria eta Dalmaziako uharte batzuk eskuratu zituen, Poloniak Galitzia eta Errumaniak Bukovina. Karintiaren hegoaldeak eta Sopronek plebiszituz erabaki zuten beren kokapena: lehenbizikoa Austrian gelditu zen eta bigarrena Hungarian. Horrez gain, Austriari Alemaniarekin batzea debekatu zitzaion. Klausula militarrei dagokienez, Austria-Hungariako Inperioaren itsas armada desegitea eta Aliatuen artean banatzea xedatu zen eta Austriari, gehienez, 30.000 boluntarioko armada izatea baimendu zitzaion. Austriari kalte ordainak ezarri zitzaizkion, baina ez zituen inoiz ordaindu[1].
Xedapen batzuek, hala nola, aleman-hiztun asko Txekoslovakia eta Italian kokatu izanak eta Alemaniarekin bat egitea debekatzeak, Austriar agintarien protesta eragin zuten. Austriako Errepublika berria ekonomikoki eta militarki ahula zen eta Gerrarteko garaiko Europan ezegonkortasun iturri kronikoa izan zen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Treaty of Saint-Germain Encyclopædia Britannica
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Saint-Germaingo Ituna Puntubi.com
- (Ingelesez) Itunaren testua Australian Treaty Series
- (Ingelesez) Europe after World War I The map as history
- Lehen Mundu Gerrako itunak
- 1919ko nazioarteko itunak
- Austria-Hungariako Inperioa
- Austriako historia
- Hungariako historia
- Italiako historia
- Jugoslaviako historia
- Txekoslovakiako historia
- Errumaniako historia
- Poloniako historia
- Belgikako itunak
- Austria-Italia harremanak
- Erresuma Batuko itunak (1801-1922)
- Austria-Hungariaren disoluzioa
- Errumania Handia
- Elkarte Handia
- Austria-Hungariako historia