Edukira joan

Guantxera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guantxera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaKanariak (Espainia)
EskualdeaIparraldeko Afrika
UNESCO sailkapena6: galdua
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Amazigera
AlfabetoaTifinagha eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3gnc
Glottologguan1277
UNESCO4
IETFgnc

Guantxera Kanarietako jatorrizko biztanleen (guantxeen) hizkuntza zen, XVIII. mende ingurutik galdua. Familia afrikarrean sailkaturik, amazigera edo berbereen mintzairarekin lotu izan da.

Gaztelaniaz, lengua prehispánica canaria, habla de los antiguos canarios edo amazighe insular izenak —"espainiarren aurreko kanariar hizkuntza", "behinolako kanariarren hizkera" eta "uharteetako amazigera", alegia— ere hartu izan ditu.

Egun hiztunik ez duen arren, guantxeen hizkuntzak hainbat aztarna utzi ditu Kanarietako gaztelanian, bai eta hango leku-izenetan ere.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federiko Krutwig: Garaldea. Donostia: 1978. Txertoa. Liburu horretan, Krutwigek guantxerazko testuak eta hitzak jaso zituen euskararekin konparatzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.