Edukira joan

Guliko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gulia
Map
Lineak
Saratsate Trena  Aizkorbe
Kokapena
UdalerriaItza Zendea,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1914ko urtarrilaren 19a
Itxiera1958ko irailaren 5a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaNafarroako Gobernua

Gulia (lehen: Gulina) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Itza Zendeako Gulia herrian kokatuta dagoena.

Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.

Iruña-Donostia burdinbideko Plazaola eta Iruña–Hiria geltokien arteko zatia 1914ko urtarrilaren 19an inauguratu zen.[1]

1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]

Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geltoki hori behin betiko itxi zen.

Geltokia Iruña—Donostia burdinbidearen 21,6 kilometro-puntuan zegoen, 488 metroko altueran, Saratsate eta Aizkorbe geralekuen artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iruñetik Plazaolara, Andoainera eta Lasarterako burdinbidea» web.archive.org 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  3. «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saratsate Gulia Aizkorbe
Iruña–Hiria Amara–Donostia